
Materrek plogging izeneko jarduera egingo du larunbatean, Pasaia eta Ulia artean, 10:30etik aurrera. Parte hartzaileek 5 kilometroko ibilbide bat osatu, eta bidean aurkitzen dituzten hondakinak bilduko dituzte.

Hilaren 16a baino lehen auzo guztietako bizilagunek izango dituzte errafiazko poltsak. Informazio puntuak jarri ditu udalak zalantzak argitzeko.

Legeak hala behartuta igoera izan du hondakinen tasak Lezon. 96,6 eurokoa izatetik, 144,9koa izatera pasa da.

Materrek, Zero Zabor Uretan kanpainaren bidez, tokiko komertzioak eta ikastetxeak elkarlanerako batu ditu itsasoaren zaintza eta kontsumo arduratsua sustatzeko. Gaurtik, ikasleek sortutako erakusketa bat egongo da ikusgai Antxoko Kultur Etxean.

Atzoko udalbatzarrean gaikako hondakinen birziklapena indartzeko plana onartu zuten zinegotziek.

Sanpedrotar batek kexa mezua bidali du HITZAra. Izan ere, kaialdean arrantzale asko izaten dira, eta sortzen duten zaborra ez dute jasotzen.

Udaltzaingoaren lehen hipotesia da ibilgailuaren eskuko frenoak huts egin duela. Zaborra bildu dute lehenik, baina autoa ur azpian dago oraindik.

San Pedroko ontzi museoak lotsagarritzat jo du farora eta puntetara doan bidearen egoera: "Oso larria iruditzen zaigu hainbeste zakar topatzea".

Herriko elkarteak kontzientziazio kanpaina abiatu du 'AntxoTxukun' lemapean, barrutiko hainbat puntutan azken aldian egon diren zabor pilaketengatik.

EH Bilduk egindako adierazpenei erantzun die udal gobernu sozialistak: "Bilduk bere eraginkortasun falta ezkutatu nahi du, inolako funtsik gabeko akusazioak eginez". Aguayoren hitzengatik barkamena eskatu du PSE-EEk.

Eraikin hutsetan jendea sartu eta bizikidetza arazoak sortzen dituztela salatu dute Santa Klara kaleko 8. zenbakiko bizilagunek. Eraikinen egoera ere "oso txarra" dela gaineratu dute.

Zenbait antxotarrek bat egin zuten atzo goizean, euren ekimenez, barrutiko kaleetako hondakin eta zaborra garbitzeko.

25-30 metroko sakoneran dagoen sare bat aterako dute gaur.

Alabortza senadiaren garbiketa bi garbiketa puntutan egin dute, batean 4kg eta bestean 5,1kg zabor bilduz. Jasotako hondakin ugarienetakoak 2,5 eta 50 zentimetro bitarteko plastiko zatiak izan dira.

Beharrezko segurtasun neurriekin, herriko konposta guneen jarraipen bisitek abendura arte jarraituko dute. Hurrengoa datorren ostegunean (hilaren 3a) izango da.

Eguzki Oarsoaldeak salatu nahi izan du Donibaneko bizilagunak sufritzen ari diren "utzikeria" egoera, bereziki, Alabortza eta Arrokaundieta inguruetan asteburuetan dauden zabor pilaketengatik.

Haserre azaldu da Oarsoaldeko Eguzki inguruko bi erreken egoera tamalgarriarekin; Esnabidetik behera doan ubidea da bata (Donostia-Orereta) eta Papresa lantegia zeharkatzen duena bestea (Lezo). Bietan plastikoa eta beste motatako hainbat hondakin azaldu dira.

Azken urteetan Antxoko kaleetan biltzen den zikinkeriarekin "nazkatuta" daudela salatu nahi dute Zumalakarregi 10 komunitateko bizilagunek. Udalari eskaera desberdinak egin arren egoerak aldaketarik ez duela salatu nahi dute publikoki.


Eguzki talde ekologistak eta antinuklearrak Txingudiko Zerbitzuak (Txinzer) enpresaren, eta Irungo eta Hondarribiko udalen jarrera kritikatu zuen atzo, uraren eta zaborren kudeaketa dela eta. Uraren inguruan, Txinzerrek kontsumorako ura eta zentral e...