
Hiru talde igoko dira Niessen kulturguneko oholtzara hilaren 19an. 38 urtez "korrontearen kontra arraunean" aritu direla ospatuko du irrati libreak, "haizea eta marearen aurka, irismen gutxirekin, indar gutxirekin, baina bizirik".

38 urte beteko ditu aurki Zintzilik irrati libreak. Urteurrena probestu nahi dute herritarrengana hurbiltzeko, ateak zabalduko dituzte. Irratsaio bat egin edo irratia ezagutu nahi dutenei deialdia luzatu diete.

Udazken honetan 38 urte beteko ditu irrati libreak. Irratsaio bat egin, irratia gertutik ezagutu edota irratia lagundu nahi dutenei bertatik pasatzeko gonbita egin diete.

Hiru sari banatu ditu irrati libreak. Honakoak zenbaki irabazleak: 1.044; 0345; eta 1.445.

Denboraldi berriaren aurkezpena, datorren larunbatean egingo dute Niessen Kulturgunean 18:30etik 20:30era, aforo mugatuarekin eta osasun neurri guztiak beteta.

Denboraldi berriko programazioa prestatzen ari da Zintzilik Irrati librea. Udazken honetan 36 urte beteko ditu emititzen hasi zenetik, eta leial mantendu ditu bere oinarriak.

Duela hemeretzi urte heldu zen Pablo Carral galiziarra Errenteriara maitasunagatik. Ordutik bizi da bertan. Bidean, euskaldun oso, Zintzilik Irratiko kide, eta Gaztañoko bizilagun aktibo bihurtu da.

Uhinetan 35 urte bete ditu Zintzilik Irrati libreak. Ibilbide luzea bezain oparoa izan den zalantzarik ez da, eta urteak betetzeko asmoz jarraitzen dute, uhinak astintzen jarraitzeko gogoz.

Txupinazoaren zuzeneko emisioaz gain, askaria eta zuzeneko kontzertua antolatu du Zintzilik Irrati libreak denboraldia amaitzeko.

Garai zailak badira ere bizirik jarraitzen du irratiak, eta madalenei begira, hilaren 21ean zehazki txupinazo festa antolatu du irrati libreak.

17:30ean emango diote hasiera programazio bereziari. Egoitzara gerturatzeko gonbita luzatu diete herritarrei.

Hilaren 21ean izango da, madalenak hastearekin batera, 17:30etik aurrera. Horretarako, egitarau zabala osatu dute Zintzilikeko egoitzan.

Zintzilikeko kideak kaleetan egongo dira giroaren berri emateko, eta FM 100ean (Oarsoaldean), online bidez Zintziliken webgunean edo streaming bidez jarraitu ahal izango da.

Zintzilik Irratiarekin elkarlanean aritzera deitu dituzte herritarrak irrati librearen arduradunek 37 urteko ibilbidea bete duenean, "aurkezpen ekitaldian gurekin gozatuz, eta gure bidelagun izaten denboraldi berri honetan zehar".

Irrati libreak, egunero saioa egiten du arratsaldez, 16:00etatik 18:00etara FM 100ean, Covid-19aren harira sortutako osasun larrialdiak, eta konfinamenduak eragin duen bakartzea eta herritarren arteko harreman etetea gainditzeko uhinen bidez, bada ere.

Isolamendua apurtzen irratsaioa jarriko du martxan Zintzilik Irrati libreak, komunikazio gune bat zabaltzeko konfinamendu egoeraren aurrean. Astelehenetik ostiralera izango da martxan, 16:00etatik 18:00etara, eta FM 100ean eta webgunearen bidez entzuteko aukera izango da.

Zazpigarren aldiz egingo dute Taupada Fest!, hilaren 14an. Trintxerpeko Mogambo aretoan punk eta rock doinuak entzungo dira.

1984ko udazkenean jaio zen Zintzilik Irratia, herritarrei ahotsa modu askean emateko asmoz. Ordutik harian zintzilik eman dituzte hiru hamarkada eta erdi.

Bosgarren aldia du honakoa, Oreretako Zintzilik Irratiaren aldeko jaialdiak musika eta kontrakultura maite duten pertsonek antolatuta.

Zintzilik Irratiak zuzenean emango du txupinazoa. Txosna gunetik egingo du saioa 18:00etan hasita.