
Materrek koordinatzen duen Itsas Zaintza Sarearen baitan, zortzi itsas hondakin bilketa egin ziren iragan larunbatean. 140 pertsonak hartu zuten parte, eta 215 kilogramo hondakin bildu zituzten.

Hondakinen Prebentziorako Europako Astearen baitan, bederatzi itsas hondakin bilketa egingo dira Pasaian, Hondarribian, Donostian, Zarautzen, Zumaian eta Deban, 11:00etatik 13:00etara.

Lehia bizia egon den arren, elkartasuna izan da desafioko garaile nagusi. Donibandarrek zumaiarren aurka lehiatu dute aurtengoan, eta zenbait proba egin dituzte: igeriketa, lokotxak, ergometroa, ingudea, edota sokatira.

'Erreka'-k ez du esperotako hasiera izan Eusko Label Ligan. 'Batelerak' hirugarren izan dira asteburuan jokatutako bi estropadetan, eta onenen pare jarraitzen dute. San Pedro seigarren izan zen atzo Zumaian.

ETE eta KAE1 ligetako traineruek sasoiko bigarren estropadak jokatuko dituzte igandean Pasaiako badian. San Juan Koxtapek eta Sanpedrotarrak antolatu dituzte lehiaketak.

Egitasmoarekin bat egin nahi duten familiek hil bukaerara arte dute izena emateko aukera. Haur sahararrei bi hilabeteko aterabide bat eskaini nahi die programak.

Hilaren 14an eta 15ean Eusko Labeleko igoerako eta jaitsierako play-offak jokatuko dira Bermeon eta Portugaleten. Bi ontzi pasaitar itsasoratuko dira: San Pedro eta San Juan. «Ilusioz» eta «gogoz» daude zitarako.

Ereintza Dantza Taldeak antolatuta, zortzi talde eta 350 dantzari bilduko dira Errenteria-Oreretan. 11:30ean hasiko da dantzaldia, eta herriko kaleak hartuko dituzte.

Hibaikako emakumeek kanporaketako lehen jardunaldiko estropada irabazi dute. Bermeokoa gaindituta, bihar bide beretik jo beharko dute hiru ontzirentzat dagoen txartel bakarra lortzeko.

Bukaera ekitaldia Zumaian izango da, 11:00etatik aurrera. Besteak beste, Oporrak Bakean kanpainaren balorazioa egingo dute arduradunek.

Iragan asteburuan Trintxerpen lehiatu zen Gipuzkoako Foru Aldundiak sustatzen duen Eskola Jokoen piraguismoko bigarren proba. Pasaia Kayak hirugarren sailkatu zen taldekako sailkapenean.

Hondakinen Prebentziorako Europako Astearen baitan, hilaren 26an, 11:00etan, itsas hondakinen bilketak egingo dira aldi berean Gipuzkoako sei udalerritan, tartean, Pasaian eta Hondarribian.

Euskal Pilota Egokituko XII. Gipuzkoako Txapelketako final horiek Zumaiako Aitzuri pilotalekuan jokatu ziren larunbatean.

Euskal Pilota Egokituko XII. Gipuzkoako Txapelketako binakako finalak Zumaiako Aitzuri pilotalekuan izango dira, 10:00etan.

Maiatzaren 19an, 19:30ean, Igone Bravo biologoak Zumaiako Flyscharen inguruko hitzaldi bat emango du, eta, gainera, argazki erakusketa bat egongo da.