
Gaur goizean, ELAk deitutako manifestazioa egin dute Errenteria-Oreretan Gipuzkoako hitzarmen sektorialaren negoziazioa blokeatuta baitago.

LGTBIQ+ banderaren itzalpean eta mezu eta doinu antifaxistez inguratuta jarri du karpa Voxek.

Azokaren XVI. edizioa Behemendi Landa Garapenerako Elkarteak, Errenteriako Udalak eta Dekolore Elkarteak antolatu dute.

Ereintza Dantza Taldeak antolatuta, zortzi talde eta 350 dantzari bilduko dira Errenteria-Oreretan. 11:30ean hasiko da dantzaldia, eta herriko kaleak hartuko dituzte.

Oreretako Asanblada Feministak deituta, elkarretaratzea egin dute oreretarrek Zumardian. Indarkeria matxistari aurre egingo diotela eta heteropatriarkatua agerian utziko dutela ozen esan dute. Kaleak hartu eta gizartea eraldatzeko beharra aldarrikatu dute. Zaintza sistema publikoa ere eskatu dute.

Sagardoaren festak Errenteria-Oreretako kaleak hartuko ditu hilaren 29an. Foru plazan egingo da eguneko lehen txotxa, 12:00etan.

Zumardiko kioskoan ortzadar bandera dolu-xingola erdian, eta haren bueltan sarea loreak kateatzeko. Nahi duen orok jar dezake lorea bertan ekintzailea omentzeko.

Jendea gogoz dago Korrika herrira iritsi eta lasterka hasteko. Afaria jendetsua izan da, eta Korrika iritsi bitartean, DJ Bullek Zumardia girotuko du.

Martxoaren 14tik atzora arte Zumardian, Diputazio Plazan eta horien inguruan dauden tabernetara joan direnak deitu dituzte PCR probak egitera.

Galiziako Astea egiten ari dira Errenteria-Oreretan Gipuzkoako Galiziako Etxeak antolatuta, eta horren harira, asteburu osoan zehar bertako jakiak baita musikarekin ere gozatzeko aukera izango dute Zumardira biltzen direnek.

Burusoilen Elkarteak burusoilen urteko eguna ospatuko du igande honetan. 12:00etan poteoa egingo dute herriko kaleetatik, Taupada Batukada lagun. 18:00etatik 20:30era, Oihan Vega DJak Zumardia girotuko du.

Aljarafe Andaluziako Kultur Elkarteak antolatuta hilaren 19tik 21era ospatuko dute herrian Apirileko Feria.

Iragan hilabetean alerta egoeragatik bertan behera utzitako irteera berreskuratuko dute hilaren 16an. Izen-emateak irekita daude jada.

Uztailaren 9ko eta 10eko astebururako antolatu dute mendi irteera, bi ibilaldirekin. Izen-emateak irekita daude dagoeneko.

Larunbat goizean XIV. Lore eta Landareen Azoka egingo da Zumardian, eta bertaratzen direnek tailerrak eta artisau produktuak aurkituko dituzte.

Mintzatxotx egitasmoaren baitan, Oreretako mintzalagunek hitzordua dute Lesakako Linddurrenborda sagardotegian.

Saharako errepublikari elkartasun eta babesa adierazi nahi diote, eta aurreko asteburuan egin bezala, honetan ere kalera aterako dira.

Udalak dio, neurriarekin, hainbat jarduera bateragarriak izango direla, osasun baldintzak ziurtatuz.

Hileko hirugarren igandean ohi denez, bigarren eskuko azoka egingo dute, goizean zehar, Zumardian. Hara hurbiltzen diren herritarrek zenbait artikulu erosteko aukera izango dute: jantziak, jostailuak, liburuak… Interesa dutenak Zumardira izan ezi...