Hondarribian jokatu da gipuzkoar erako Euskal Herriko Aurresku Txapelketa, eta Etxebestek egin du bere. Bigarren Mikel Esnaola lezoarra izan da.
Hibaika Arraun Elkartearen eguna egiten ari dira gaur Errenteria-Oreretan. Zortedun da herria halako kirol elkartea izateagatik, eta herria han eta hemen ordezkatzeagatik.
Pasaiako Udal Musika eta Dantza Eskolak izen berria du: Juanje Neirarena. Horrela, egindako lan nekaezina aitortu diote trintxerpetarrari.
Triumph Germany Supersport Racing-ekin fitxatu du Iglesiasek, eta 2025ean Alemaniako IDM txapelketan parte hartuko du.
Adierazpen instituzionala egin du Errenteriako Udalak Azaroaren 25ari begira. Indarkeria matxista ukatzen duten diskurtsoetan jarri du fokua, eta nabarmendu du, hazten ari dela joera neomatxista.
2023ko irailean Bilbon eta Gasteizen egindako ekimenen harira, Ernaiko 133 kide isundu dituzte, tartean Oarso Bidasoko batzuk. Horri aurre egiteko 'Bat eginez, independentziara' dinamika abiatu dute. Isun bakoitzeko helegite bat aurkeztu dute, eta hilaren 28an izango dute lehen epaiketa.
1970eko eta 1980ko hamarkadetako argazkiekin erakusketa zabalduko du gaur Antxotarrok Historia Mintegiak Kultur Etxean.
Oiartzungo Feministen Asanbladak, EHAZEk, Killirikupek, Orgasmok, Coopera Euskadik eta Oiartzungo Udalak Udazken Feminista izeneko egitaraua ondu dute.
Igandean—hilak 24— informazio mahaia jarriko du Emakume Askeak taldeak Herriko Plazan Andra Maria Jasokundearen elizaren atarian.
Futboleko, eskubaloiko eta areto futboleko taldeek gaur bertan hasiko dituzte asteburuko norgehiagokak.
Datorren ostegunean hasiko dira grabaketekin eta astebetez ariko dira horretan. Trafikoan eragina izango dute.
Sei gai jorratuko dituzte azaroko udalbatzarrean. 18:00etan hasiko da saioa eta pleno aretoan izango da bilkura.
Hilaren 25etik 29ra Juanba Berastegi aretoan haurrentzako txotxongilo emanaldiak izango dira, Nazioarteko Txotxongilo Jaialdiaren 30.urteurrenaren harira