Oarsoaldeko Euskaraldiaren gaineko OARSO BIDASOKO HITZAren webgune berezia.
Oarsoaldeko Euskaraldiaren gaineko OARSO BIDASOKO HITZAren webgune berezia.
Atzo bukatu zen euskararen aldeko ariketa, eta amaiera kontzertu bikoitza izan zen Antxoko Ibaiondo pilotalekuan.
Oarsoarrak Euskararen Saria jasoko du gaur oreretarrak. 25 urte daramatza Lau Haizetara Euskaltzaleon Topagunean ekarpena egiten. Irmo eta argi hitz egin du euskararen erabileraz.
Euskaraz sortu eta idatzitako lehen fantasiazko eleberrietako bat idatzi du oreretarrak: ‘Itzalen dama eta Patxi Bakallu’. Abenduaren 1ean aurkeztuko du herrian, Lekuona Fabrikan.
Ostiralean abiatuko den Euskaraldirako egitarau oparoa ondu dute herriko eragileek. Herri batzordekoek gogorarazi dute aurten ere ahobizi eta belarriprestek "aukera zabala" izango dutela euskaraz aritzeko.
Barruti bakoitzean txapa non eta noiz jaso behar den zehaztu dute jada. Gaur eta bihar, Ahobizientzako tailerrak eskainiko dituzte Antxon.
Azken hilabeteetako lanaren berri eman ondoren, euskararen aldeko desafioa bota du Antxoko Gazte Olatuak. Herriko kuadrilletan euskara gehiago entzun nahi dute, eta hori lortzeko plan bat diseinatu dute.
Hilaren 18an hasi da Euskaraldia. HITZAk gehigarria argitaratu du.
Euskaraldia behar bezala hasteko kantu afaria antolatu dute hilaren 18rako. Sarrerak eskura daitezke jada.
Euskaraldia hasteko astebete faltako denean, flashmoba egingo dute Oiartzungo plazan. Olarrik koreografia prestatu du.
Datozen egunetan izena eman ahalko da Merkatuzarren. Txapak berriz, Lau Haizetaran jaso beharko dira.
Niessen elkartean egingo dute, hilaren 28an. Emaitz Murua, Amaia Agirre eta Angel M. Peñagarikano ariko dira bertsotan.
Astebururo herriko auzo ezberdin batean kokatuko da informazio puntua. Gaur Olibeten izango dira.
Urriaren 7an egingo dute aurkezpena, San Pedroko lonja ondoko plazan. Ekitaldian herriko antzerkilariek hartuko dute parte.
Ostirala 27. “Gure herriko Iparragirre” ikuskizuna. Ordua: 19:00. Lekua: Niessen kulturgunean.
Xenpelar, baina batez ere, Joxe Mari Iparragirre handiaren figuraren inguruan jolastuz, ikuskizun arin baten bidez, Iparragirreren kantuak entzungo dira (txistulariak eta Iñaki Mendizabalen ahotsetik), bertsoak egongo dira ( Xabier Vesgak sortuak eta fikziozkoak direnak, balizko Iparragirreren inguruko emakumezko pertsonaien ahotik kantatuak, Maialen Akizu Bidegain bertsolari urretxuarraren bidez) eta azkenik, ikuskizuna bera den puzzlea lotu eta bateratzeko, Arrate Hernandezek Iparragirreren historiako hainbat kontu eta anekdota aurkeztuko ditu.