
Donibaneko Juanba Berasategi aretoan izango da estreinaldia, 19:00etan. Pasaiako eta Lezoko udalen ekimenez egin da ikus-entzunezkoa.

Bost hektareako eremua da ustiatu behar dena, eta horretarako 23.595 euroko aurrekontua dago. Proposamenak hilaren 29a baino lehen aurkeztu behar dira.

Bihartik, ostirala 25, ostiraletan ez da tren zerbitzurik izango Irun eta Brinkola artean. Hori horrela, astelehenetik ostegunera 04:30eta 17:30 artean ariko dira urriaren 26ra arte. Tren zerbitzua ez dagoen tarteetan, autobusak jarriko ditu Renfek.

Erretiratuen elkarteek 3.400 bazkidetik gora dituzte, eta antolatzen duten programazioari esker langa hori gainditu eta adineko gehiagorengana iristen dira.

Urriaren 3an egingo du irteera Urdaburu Mendizale elkarteak, oporraldien osteko lehena.

Izena ematea zabalik dute elkarteak eskaintzen dituen talde eta modalitate guztietan.

Gaur aurkeztu dute Emakumeen Etxean ikasturte berria Itsaso Cruz Berdintasun zinegotziak, Naiara Rodriguez Garaiar Berdintasun Teknikari eta Emakumeen Etxearen dinamizatzaileak, Nati Rufo Astinza Amalatz talde feministako kideak, eta Asun Zabala del Valle Tautandra batukada feministako kideak.

Hilaren 27an 51 urte beteko dira erregimen frankistak Txiki eta Otaegi erail zituenetik. 12:00etan izango da hitzordua, Arizmendienean.

Lezoko hezkuntza komunitateko hainbat komunikazio esparrutan erabiltzeko aldibereko itzulpen tresna aurkeztu dute.

Oiartzunen, Lezon eta Errenterian jarriko dute unitate mugikorra, eta txanda hartuta joan beharko da hara. Eskudirutan ordaindu behar da ikuskapena.

Bi lanpostuak betetzeko deialdi publikoa egin du Lezoko Udalak. Urriaren erdialdera arte aurkez daitezke hautagaitzak.

Hilaren 27an ekitaldia egingo du Sortuk Karlos Saldise plazan. Bezperan, solasaldia eta kontzertua Donibaneko Kultur Aterpean.

Hainbat jarduera antolatu ditu udalak aste honetan barrena , Europako Mugikortasun Jasangarriaren Astearekin bat eginda.

Hilaren 26an eta 27an izango dira hitzorduak, eta horietatik bederatzi partida izango dira Karla Lekuona futbol zelaian.

Asteburuan sanfermin eta sanpedro txikiak ospatuko dira, eta jarduera batzuek eragina izango dute bi barrutietako trafikoan.

Larunbatean emango du kontzertua abesbatzak Azpeitian; harekin batera ariko da Andra Mariren orkestra eta bakarlari taldea, Mozarten 'Requiem'a interpretatzen.

Badiaren inguruan bizi direnen argazki erraldoia egiteko deialdia egin dute Lezotik. Ostegunean (hilaren 24an) egingo dute, 19:00etan eta Lezoko plazan.

Sei tailer eta sorkuntza espazio bat izango ditu martxan gaztañoko auzo lokalak ikasturte berrian. Lehen hitzaldian etxekoak izango dituzte protagonista, 1990ean egindako Euskal Herria-Txina bizikleta bidaiaren kontaketa egiteko.

Orotara kategoria ezberdinetako hamar konbate egongo dira. 18:30ean hasiko dira jardunaldiak, eta sarrerak aurrez erosi behar dira.