
Bigarrenez izan dira garaile 16 urtez azpikoen kategorian Iker Belintxon eta Maider Aginaga.

Auzolanean ari dira gaur sanpedrotarrak, goizetik, brotxak eskuan Proisako orubean murala margotzen.

Urgentziazko mozioen atalean aurkeztu zuen EH Bilduk hondakinen gaia lantzeko mozioa: koalizioko kideen eta PSE-EEren babesa jaso zuen. Galdeketa egitea dago mozioko puntuen artean.

Agirre Lehendakariaren plazan dagoen Lino eraikinaren kanpoaldean euskal presoen alde dauden pintaketak "berehala ezabatzeko exijitu" dio Errenteriako alderdi sozialistak alkateari.

17:00etan piztuko dute txondorra, eta abenduaren 17an aterako dute ikazkinek egindako ikatza. Bisita gidatuak egiteko aukera egongo da.

Trintxer Hockey taldeak liderraren kontra du partida, etxean; Sardinero taldekoekin lehiatuko dira bihar, 15:30etik aurrera.

2015eko maiatzean Aintzane Intxausti psikiatrak Gogorzaren egoera azaldu zuen Eusko Jaurlaritzaren Giza Eskubideen Batzordean. Bideoa egin dute orain.

Emakumeen Kontrako Indarkeriaren Aurkako Eguna da gaur, eta herri guztietan iragarrita daude protestak eta datari lotutako bestelako ekitaldiak

Zazpiak Bat Egunari lekukoa hartuz, 7BAT17 astea egingo dute astelehenetik larunbatera. Askotariko ekitaldiak egingo dituzte, euskal identitatea oinarri.

Mikelazulok antolatzen duen Herrien Astea bihar amaituko da. Migrazioaren gaineko ideiak apurtzea dute helburu, eta horretarako, Lampedusa eta Greziako aktibistak gonbidatu dituzte, begirada kritikoa zabaltzeko.

Ikastetxeraino bidea egokia den, oztopo arkitektonikoak auden, gurpildun aulkian doazenentzat edo itsuentzako kaleak egokituta dauden aztertu dute.

Madrilgo Real Conservatorio Superior de Musican ari da ikasten

Adingabekoen Mahaiak antolatuta, bi adituk gurasoentzako hitzaldia emango dudte

Munduko Arrozak egingo du SOS Arrazakeriak igandean. Hamasei herrietako ordezkariak eta sei elkarte arituko dira arroza prestatzen.

Egun osorako egitarau zabala prestatu dute horren harira, eta puzgarriak, musika emanaldiak, apar festa eta erakusketez gozatzeko aukera izango dute bertaratzen direnek.

Ikasturtea bukatzear da Tomas Garbizu musika eskolan ere. Hortaz, ikasleek sasoian ikasitakoa jendartera zabaldu nahi dute, kontzertu ziklo bidez.

Hilaren 18ra arte eman daiteke izena

Herri lasterketa eta Sagardo jaia antolatu ditu Trintxerpeko Arraun Klubak larunbaterako.

200 euro eta Leunda tabernan lau lagunentzako bazkaria irabazi ditu egileak

Mendekosteak igandean bukatu ziren. Jai horien balantzea egiteko, eta santakrutzei begira jartzeko, jai batzordeak batzarra egingo du gaur.