'Itzulera' lanarekin irabazi du antzerki interpretazio onenaren saria Gurrutxagak.


Hilaren 20ra arte aurkez daitezke eskaerak.

Hilean behin liburu bat irakurriko dute, bibliotekan iritziak partekatzeko. Lehen saioa hilaren 20an izango da.

Oreretako Mugimendu Feministak elkarretaratzea deitu du bihar. 19:30etan izango da Niessen sarreran.

Joxe Mari Carrerek jarri dizkio hitzak, eta Idoia Beratarbidek ilustratu du Koldo Mitxelenaren gaineko ipuina.

Sexu erasoa goizaldean izan da Lezon. Ustezko erasotzailea Gasteizen atzeman dute.

Lortutako errenta, hala ere, oso txikia da; Bandera lortzeko lehia San Juan, Hibaika eta Orioren artekoa izango da.

Asteazkenean (hilak 8) 19:00etatik aurrera egingo du batzar irekia Elkarrekin Podemos-ek.

Nesken estropadan Hibaika lehen txandan ariko da eta bigarrenean San Juan; mutilen estropadan, berriz, Hondarribia lehen txandan irtengo da, San Juan bezala, eta bigarrenean, aldiz, Urdaibai

Vueltak 13. etapa du gaur. Herritarrek errepide bazterretan egin diete harrera txirrindulariei.

Asteazkenean zabalduko dute izena emateko epea (hilak 7) eta taldeak osatu bitartean egongo da zabalik.

Areto futbolean partida gogorra dute gaur sanjuandarrek; liderrak diren arren, Ataun Troskaetaren kontra dute partida, eta puntutan berdinduta daude.

Etzi izango da Demoarsok antolatutako herri galdeketa. Dena prest dute lau udalerrietan, 16 urtetik gorako 52.000 biztanleek erabakitzeko eskubidea baliatu dezaten datorren igandean.

Lezo Herri Eskolako laugarren mailako ikasleek San Juan Baleontziaren pieza bat ordaindu dute.

Dei publikoa egin dio Bonantza Auzo Elkarteak Markel Olano Diputatu Nagusiari, Lezo eta Donibane arteko bidegorriaz galdezka.

Zapirainekin Gurutze Berriko sukaldean aritu direnek Irungo Atalaia jatetxean bazkalduko dute lankide eta irakasle izan dutenarekin.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariak epe laburrean argitaratuko du Lousada kalean eraikiko duten zuzkidura bizitokiak egiteko lehiaketa publikoa.

Ia ezkutuan dagoen Ergoiengo Urtxale plazaren memoria berreskuratu nahi du oiartzuarrak. Auzokoak larunbat goizean bertara joatea gonbidatu ditu.

Galdeketaren izaera serioaz gain, igandean jai giroarekin gozatzeko aukera egongo da. Gure Esku Dagok hainbat ekitaldi antolatu ditu horretarako.

Pasa den urteko jardueren zein aurtengoen berri emango du Oiartzungo gaixo psikikoen elkarteak.

Azpeitiko Udalak Pasaiako segadaren auzia artxibatzearen aurkako babes helegitea aurkeztu du.