'Itzulera' lanarekin irabazi du antzerki interpretazio onenaren saria Gurrutxagak.


Gaur atseden eguna dute festek, asteburura begira berrindartzeko.

Eskerrak eman dizkie udalak madalenak ongi atera zitezen lanean aritu diren elkarte, eragile eta norbanakoei, "horien ahalegin eta inplikaziorik gabe ez genuke eta jairik izango".

Ugaldetxoko bizilagunek hala eskatuta, Zilarkale eta Mendibil baserriaren arteko tartea eraberritzen ari dira.

Preso eta iheslarien aldeko txosnaren irekiera, pintxo potea, futbito txapelketako finala eta bazkaria galarazi nahi ditu Espainiko Gobernuaren ordezkariak.

San Pedro Txikietan emango dituzte ezagutzera lehiaketako irabazleen izenak.

Lezoko Udala prest dago indarkeria matxistarekin bukatzeko behar bezain beste baliabide jartzeko. Herriko elkarteek eta norbanakoek elkarretaratzea deitu dute biharko, 19:30ean.

Abuztuko ostiraletan film emanaldiak egingo dituzte herriko hainbat plazatan. 22:00etan hasiko dira emanaldiak eta doakoak dira.

Abordaia antolatu du jai batzordeak gaur arratsalderako; gauean, Habanerak kantatu eta dantzatuko dituzte.

"Kontzentzia hartzea" ezinbestekoa dela esan du Jose Angel Sanchez alderdi sozialistaren bozeramaileak, "gizarte gaitz honekin amaitzeko".

Ane Santestebanen omenez ekitaldia egin dute udal ordezkariek eta herritarrek biteri kalean. 3.000 euroko txekea eman diote txirrindulariari.

Hobari sistema aurrerakoia abiatu du udalak, errenta baxuenak dituzten familiak ere Errenteria Musikaleko eskolan aritzeko aukera izan dezaten.

Hamarnaka herritarrek erantzun diote Oarsoaldeko Mugimendu Feministaren deialdiari, kaleak bete dituzte oraindik ere bide luzea dagoela egiteko esateko.

Igandean 11:00etatik 12:00etara egingo dute lipdubaren grabazioa. 18:00etan zumardian kokatutako karpan estreinaldia egingo dute.

Oraindik ere bide luzea egiteko dagoela gaineratu du, emakume orok eskubide horiek izatea lortzeko Errenteriako Udalak adierazpen instituzionalean.

Martxoaren 8aren harira, Jaialdia, ipuin kontaketa, interes guneak eta manifestazioa egingo dituzte gaur Errenteria-Oreretan.

Aldundiak deituta alkateordetzan Portuko Plan Bereziaren gaineko foroa egin bitartean, Herrera Herrirak antolatuta elkarretaratzea izan zen atzo.

Txirrita AEK Euskaltegiak Korrikaren lekukoa Antxotik kanpo hartu ohi duten herritarrak omenduko ditu hilaren 15ean.

Mobilizazioak iragarri ditu mugimendu feministak biharko; Udalak adierazpen instituzionala adostu du.

Emakumeen lan baldintzak gero eta prekarioagoak direla diote LAB, ELA eta ESK sindikatuek. Emakumeak bigarren maila batean mantendu nahi dituen jendarte patriarkalaren isla omen da.

Emakumeen Nazioarteko Egunaren harira, hainbat ekitaldi antolatu dituzte, tartean ostiralera arte ikus daitekeen erakusketa.