Albisteak

Mugikortasun iraunkorreko lehiaketa, hilaren 2tik 8ra

Aste Berdeari lotuta, mugikortasun iraunkorrari buruzko lehiaketa egiten ari dira Tokiko Agenda 21eko webgunean. Bizikleta tolesgarri bat zozkatuko dute asmatzen dutenen artean. Lehiaketan parte hartzeko epea hilaren 8an bukatuko da.

hondarribiko hitza

Indartsu hasi da Alkartasunaren hamabostaldia

Hasi da Alkartasuna euskal dantza taldearen kultur hamabostaldia. Larunbat arratsean ikuskizun handia eman zuten egungo taldeko kideek nahiz izandakoek Gure Zumardian, aurretik Antxotik desfilea egin eta gero. Ederra izan zen belaunaldi ezberdinetako dantzariak elkarrekin oholtza partekatzen ikustea. http://youtu.be/X2NZBbX2A7w

olatz mitxelena
Luis Marianoren omenezko eskulutura

Luis Marianoren omenezko afari musikala eta liburua aurkeztu dituzte

Irun Dastatu plataforma gastronomikoak afari musikala antolatu du biharko, Luis Azkue piano-jotzailearen eta Angel Pazos tenorearen eskutik. Era berean, Luis Mariano, cien años, cent ans frantsesezko eta gaztelaniazko liburua aurkeztu du Jose Andres Alvaro Ocariz idazle donostiarrak.

irungo hitza

30 orduz pilotara jokatzen, Oiartzunen

Antolatzaileek esan dutenez, datorren urtekoari begira jarri dira jada. Bihar egingo dute balorazio bilkura.

Datorren larunbatean emango diete bildutako dirua Urtezaharreko sutean etxea galdu zutenei

SOS Pasaia Trintxerpe plataformako kideen eskutik jasoko dute dirua katutuek, hilaren 27an, Ziriza etxean izango den ekitaldian, 12:00etan.

olatz mitxelena

Berritasun asko aurtengo Antxoko Gabonetako Krosean

Abenduaren 27an da, 20:00etan hasita. Gauekoa da lehenengoz.

olatz mitxelena

Primerako giroa Antxoko azokan

Goizeko lehen ordutik ari dira ospatzen San Tomas; 19:00etan neguko solstizioa ospatuko dute Antxon, Alkartasunaren eskutik, Soka Dantzarekin.

olatz mitxelena

Oiartzungo Txerri Eguna, bero-bero

Ganadu feria handia egiten ari dira Madalensoro pilotalekuaren atarian, eta barruan, azoka. Herriko kaleetan giro ederra suma daiteke.

Etxeko txikientzako eskaintza oparoa antolatu dute Gabonetarako

Gazteria eta Kirol Departamentuak 22 urtez jarraian antolatu du Gabonetako Haur Jaia, herriko aisialdi taldeekin eta ludotekekin elkarlanean; hilaren 22an, 23an, eta 26an izango dira jarduerak.

olatz mitxelena

Haurrei zuzendutako Gabonetako egitaraua prestatu du Abaraxkak

Hainbat elkarterekin elkarlanean bihartik urtarrilaren 3ra bitartean prestatu dituzte jarduerak.

Gehiago