Pasaiara iritsi berri diren LHko eta DBHko ikasleak euskarara gerturatu eta haien integrazioa ahalik eta «goxo eta naturalena» izan dadin, harrera saio bereziak egiten ari dira ikastetxeetan.
Oiartzungo Udala buru-belarri ari da lanean klima aldaketari aurre egiteko, eta bide horretan, 2030erako herri bezala lortu beharreko erronkak zehaztu ditu.
Herrian euskararen presentzia handitu dadin proposamen ugari egin dituzte DBH 4. mailako ikasleek. Alkateak, zinegotziek eta teknikariek bertatik bertara ezagutu dituzte haien eskaerak eta identifikatutako gabeziak.
Mende laurdena beteko du Ikuskak. Hilaren 11tik 18ra izango dira emanaldiak, eta sekula baino zailagoa izan zaie aurten hautaketa, kalitatea «asko» hobetu delako. 4.000tik gora lan jaso dituzte.
Euskarazko kultur eskaintza sustatzeko taldea osatu dute Pasaiako Udalak eta Antxoko gazte taldeek. Asmoa da beste barrutiak ere egitasmora batzea, gazteen zaletasunei erantzun zabala emateko.
Martxan da Pasaiako Jabetze Eskolaren ikasturte berria, eta zabalik izen-ematea. Eskolaren aterkipeko abaguneak goraipatu dituzte parte-hartzaileek: «Emakumeen artean konplizitate berezia dago».
Burujabetzak jardunaldiak egin dituzte Oiartzunen hilaren 17an eta 18an. Halaber, Oiartzungo Burujabetzen Egunak oiartzuarrak herri itunarekin konprometitzera deitu ditu hilaren 19an.
Pasaiako II. Plan Estrategikoan jasotako erronkak herriko eragileekin elkarlanean gauzatzen ari da udala. Lan munduan euskararen alde eragiteko, zortzi enpresarekin ari dira elkarlanean.
Pasaiako Udalak lanean dihardu adinekoek ahalik eta denbora gehienean jarrai dezaten euren etxe eta ingurunean, beharrezko dituzten zainketak eginda, eta bizitza betea eta komunitarioa dutela.
Pasaiako OLHUIk aukera bat eskaintzen die DBH bukatu ez,eta titulazio bat lortu, eta lan munduan edo Lanbide Heziketako Erdi Mailan sartu nahi duten gazteei.
II. Berdintasun Plana jendaurrean jarri du udalak, alderdi guztien babesarekin. Lau lan ildo zehaztu dituzte datozen urteotarako, eta horiei buruz aritu da Malen Aldalur Berdintasun teknikaria.
Dagoeneko izena eman daiteke Kuadrillategi eta Faktoria gazteentzako aisia egitasmoetan. Ikasturtea urriaren 7an abiatuko da, ostiralarekin. Hitzorduak beti astegun horretan izango dira.
Pasaiako Udalak, Oarsoaldeko Euskara Batzordearen bidez eta Eusko Jaurlaritzarekin elkarlanean, ‘Betikoa gertukoa’ kanpaina abiarazi du, euskaraz kontsumitzeak duen balioa aintzatesteko. Tokiko lau merkatarik euren testigantza eman dute.