
Pasaiako Udalak 65 urtetik gorako pertsonen beharrizanen diagnostikoa osatu du. Tabernak eta Lasak gakoak azaldu dituzte.

Pasaiako Udalak udalerria tentsionatutako eremu izendatzeko bidea ireki du. Iraitz Pazos Etxebizitza zinegotziak Pasaiako etxebizitzen egoera eta ekintza planaren nondik norakoak azaldu ditu.

Udalak eta Eihera kooperatibak 'LGTBIQ+ Bizitzak' izeneko diagnostikoa osatu dute. Laura Ré Berdintasun zinegotziak eta Iñi Etxezarreta Eiherako kideak prozesuaren gakoak azaldu dituzte.

Bi urte bete berri dira Teo Alberro Bilbaok Pasaiako aginte makila hartu zuenetik. Agintaldiaren lehen erdiaren balorazioa egin du alkateak, eta baikor baloratu du orain artean osatutako ibilbidea.

Pasaiako Oinarrizko Lanbide Heziketak bi ziklo ditu: Sukaldaritza eta Jatetxe-arloa eta Etxebizitzaren Mantentze-Lanak. Aurrematrikulazioak, maiatzaren 5etik 23ra bitartean zabalik.

Oiartzungo Udalak Bitartekaritza Zerbitzua emango du herritarren arteko liskarrak konpontzen laguntzeko. Prozesu konfidentziala eta doakoa da, eta Udaltzaingoak kudeatzen du.

Oiartzungo Udalak herriko helduenen bizi kalitatea hobetzeko asmoz sortu zuen Zaintzadi. Bi urte bete ditu egitasmoak, eta lan eremua zabaltzeko jardunean ari dira Iturriotzen eta Ugaldetxon.

Lau barrutietako adinekoen ongizatea bermatzeko zerbitzu berriak sortzen ari dira Pasaian. Besteak beste, aurki Antxon adinekoen eguneko arreta zentro berria izango da.

Pasaiara iritsi berri diren LHko eta DBHko ikasleak euskarara gerturatu eta haien integrazioa ahalik eta «goxo eta naturalena» izan dadin, harrera saio bereziak egiten ari dira ikastetxeetan.

Oiartzungo Udala buru-belarri ari da lanean klima aldaketari aurre egiteko, eta bide horretan, 2030erako herri bezala lortu beharreko erronkak zehaztu ditu.

Ongizatearen bidean osasun fisikoa eta mentala lantzeko aukera asko daude Bidasoko zein Oarsoaldeko herrietan. Hemen, HITZAren gehigarrian, hainbat adibide.

Antxo goitik behera hartu duten lanak aukera bat dira barrutia birpentsatu eta herritarren beharretara egokitutako espazioak sortzeko. Zeregin horretan irmo ari da lanean Pasaiako Udala.

Tknikan egindako nazioarteko foroan AIRinVET egitasmoaren gainean gogoeta egin dute. Europa mailako proiektua da.

Burujabetzak jardunaldiak egin dituzte Oiartzunen hilaren 17an eta 18an. Halaber, Oiartzungo Burujabetzen Egunak oiartzuarrak herri itunarekin konprometitzera deitu ditu hilaren 19an.

Pasaiako II. Plan Estrategikoan jasotako erronkak herriko eragileekin elkarlanean gauzatzen ari da udala. Lan munduan euskararen alde eragiteko, zortzi enpresarekin ari dira elkarlanean.

Pasaiako Udalak lanean dihardu adinekoek ahalik eta denbora gehienean jarrai dezaten euren etxe eta ingurunean, beharrezko dituzten zainketak eginda, eta bizitza betea eta komunitarioa dutela.

Pasaiako OLHUIk aukera bat eskaintzen die DBH bukatu ez,eta titulazio bat lortu, eta lan munduan edo Lanbide Heziketako Erdi Mailan sartu nahi duten gazteei.

II. Berdintasun Plana jendaurrean jarri du udalak, alderdi guztien babesarekin. Lau lan ildo zehaztu dituzte datozen urteotarako, eta horiei buruz aritu da Malen Aldalur Berdintasun teknikaria.

Dagoeneko izena eman daiteke Kuadrillategi eta Faktoria gazteentzako aisia egitasmoetan. Ikasturtea urriaren 7an abiatuko da, ostiralarekin. Hitzorduak beti astegun horretan izango dira.

Pasaiako Udalak, Oarsoaldeko Euskara Batzordearen bidez eta Eusko Jaurlaritzarekin elkarlanean, ‘Betikoa gertukoa’ kanpaina abiarazi du, euskaraz kontsumitzeak duen balioa aintzatesteko. Tokiko lau merkatarik euren testigantza eman dute.