Hirugarren aldiz, antxotar gaztearen kartelak iragarri ditu sanferminak. Hurrengo urtekoaren ideia prest du jada.
Hamarkada luzez saltsa guztietan ibilitakoa da, eta atzo merezitako omenaldia egin zion herriak. Sanpedroen txupinazoa bota zuen, hunkituta.
Errenteriarrak festak iragartzeko kartel lehiaketa asko irabazi ditu. Aurtengoan, gainera, bi sari oso berezi lortu ditu: bere herriko madalenetakoa eta Iruñeko sanferminetakoa.
Markel Merino lezoarrak garun paralisia du, eta Arkaitz Erice 'Kalu'-k haren aldeko elkartasun proba bat egingo du ekainaren 21etik 22ra: hamabost orduz arituko da korrika.
19 urterekin munduko txapeldun izan berri da lezoarra. Argentinako Munduko Txapelketatik dominaz beteta itzuli da, urrezkoak guztiak. Harro darama euskal selekzioaren kamiseta.
‘Kostaldetik gertuko istorioak’ dokumentala estreinatu berri du sortzaile sanjuandarrak. Itsasoarekin lotutako 24 istorio jaso ditu, Pasaian hasi eta bukatzen den bidaia moduko bat kontatuz.
Oarsoaldeko eta Bidasoaldeko udalerrietako aurpegi ezagun banak bere testigantza eman dute, Korrika nola bizi duten azalduz.
Hamargarrenez egingo dute madalenetan Indiorock jaialdia. Aurten, gainera, larunbatarekin tokatu da musikazaleen onurarako ekitaldia.
Ibon Zugasti 18 urte zituela zaletu zen txirrindularitzara, eta ordutik ez da aldendu mundu horretatik. Lehiaketetan parte hartzeaz gain, gaur egun buru-belarri ari da Youtuben duen kanalarekin.
Aurreko denboraldian igoera lortu ondoren, Hirugarren Mailan debutatuko dute Touringeko mutilek bihar Lagun Onaken kontra. Gari Argote entrenatzaileak lehia gogorra aurreikusten du, baina konfiantza osoa du taldean.
«Gogo onez» hartu du ekintza plana herriko LGTBI+ kolektiboak. Prozesuan eman den lankidetza jarri du balioan oreretarrak: «Bide polit bat zabaltzen ari gara, eta askotarikoa izaten ari da».
Autoak erosteko eta erabiltzeko joerak nola aldatu diren azaldu du errenteriarrak. Gazteen artean lehentasunezko erosketa bat izatetik bigarren mailako beharra izatera pasatu dela kontatu du.