
Teo Alberro: "Datozen egunotan ondorioen balorazioa egingo dugu"
Pasaiako udalak adierazi duenez, 14 hektarea baino gehiago erre dira Jaizkibelgo sutearen ondorioz. Kalte eta ondorio zehatzak datozen egunetan aztertuko dituzte.

Etxez etxeko langileen prekarietatea salatuz, elkarretaratzea egin dute
Pasaiako etxez etxeko langileen prekarietatea salatzeko elkarretaratzea egin dute gaur, Trintxerpeko alkateordetzan, 15:00etan, ELA eta LAB sindikatuek deituta.

Errenteria-Oreretako Euskaraldia aurkeztu dute
Aurtengo edizioa maiatzaren 15etik 25era izango da, eta gaurtik aurrera izena eman daiteke. Euskaraz ulertzen duten 16 urtetik gorako herritarrek parte har dezakete.

Ikastetxe publikoen matrikulazio kanpaina aurkeztu dute
Otsailaren 3tik 14era bitarte izango da zabalik kanpaina. 2022 eta 2023 urteetan jaiotako haurrei zuzenduta dago, eta ate irekien jardunaldiak antolatu dituzte gurasoak informatzeko.

Pasaia, urtarriletik ekainera bitarte kulturaz blai
Datozen 6 hilabeteetarako kultur egitaraua aurkeztu du Pasaiako udalak: antzerkia, musika, zinema, dantza, hitzaldiak, ipuin kontaketak eta kultur topaketak aurreikusi dituzte.

Bueltan da Dejabu konpainia, 'Itzulera' obrarekin
Dejabu konpainiak 'Itzulera' obra estreinatuko du: urtarrilaren 18an, Errenteriako Lekuona Fabrikan 20.00etan.

Albaola Itsas Kultur Faktoria saritu dute, jasangarritasuna bultzatzeagatik
Albaola Itsas Kultur Faktoriak Turismo arloko Euskadi Saria jaso du, "Helmuga Arduratsu eta Jasangarria" sailean

Oiartzo Ikastolako hiru ikasle, batxilergoko kalifikazioengatik sarituak
Maider Otegi, Jon Cecilia eta Manex Irigoienek 2023-2024 ikasturteko EAEko batxilergo sari bereziak jaso dituzte. Hirurak Oiartzo Ikastolakoak dira.

1545 Argitaletxearen azkenak, Durangoko Azokan
1545 Argitaletxe oiartzuarra ere Durangoko Azokan egongo da azken argitalpenak zabaltzen; horietako baten aurkezpena egingo dute igandean: 'PUF', Alaia Martinek idatzi eta Udane Ansak ilustratutako galdera-liburua.

Auzolana, itsasoaren alde
ITSAS ZAINTZA SAREA-k Azaroaren 17an Gipuzkoako kostaldeko 6 herritan itsas- hondakinen bilketak antolatu ditu: dei egiten die herritar guztiei auzolanean parte hartzera.

Arrantza askea aldarri, elkarretaratzea antolatu dute San Pedron
Pasaiako Portu Agintaritzak (PPA) arrantza askea debekatu du berriki. Araudi horri aurre egiteko, Arrantza Askearen Mugimenduak elkarretaratzea antolatu du Lonjako zabalgunean, elizaren aurrean, 09:00etatik 12:30etara.

Bizirain Txikiko patioa eraldatu dute
Bizirain Txikiko (Beraun) patioa irisgarriagoa eta atseginagoa da orain: sarbidea hobetu eta jolas-gune berdea sortu dute, material bigunez osatuta. Proiektua udal ikastetxeetako jolastokiak eraldatzeko programaren baitan dago.

Helduentzako ipuinak, ikuspuntu feministatik
Maite Frankok "Helduentzako ipuinak feminismotik" ipuin kontaketa eskainiko du.Oiartzungo Pleno aretoan, hilaren 11ean, 19:00etan.

Ibai hondakinen bilketa antolatu dute Fanderia auzoan
MATER Ontzi Museo Ekoaktiboak eta LIBERA proiektuak ibai hondakinen bilketa antolatu dute Fanderia auzoan, Oiartzun ibaia garbitzeko. Herritarrei dei egin diete garbiketan parte hartzera. Hilaren 15ean izango da, 11:00etatik 13:00era.

Sozialistek Lezo etxebizitza gune tentsionatu izendatzeko prozesua azkartzea eskatu dute
Lezoko PSE-EEk gobernu taldeari eskatu dio etxebizitza gune tentsionatu izendatu dadin prozesu administratiboa azkartzeko. 2023an aurkeztu zuten mozioa, alderdi politiko guztiek onartu zutena.

Kontzertu solidarioa eskainiko du Easo abesbatzak
Igande honetan, kontzertu solidarioa eskainiko du Easo Abesbatzak. Errenteriako Madalen Basilikan izango da, 12:00etan, eta jasotzen diren dohaintzak AFAGI elkartera bideratuko dira.

Martxoaren 3an, odola emateko aukera Lezon
Anbulatorioan eman ahal izango da odola, 17:30etik 21:00ak arte. Aurrez hitzordua hartu behar da, online edo telefonoz.

Hiltegi zaharraren inguruaren izaera nautikoa indartzeko lanak aurrera doaz
Ondartxo-Iztietako arraun instalazio berria eraikitzeko lanak aurrera doaz. Lanak egiteko skatepark-a desmuntatu behar dela-eta, berria jartzea erabaki du udalak.

Eguzki-borda gaztandegira bisita-gidatua
Errenteriako Eguzki-borda gaztandegirako bisita-gidatua antolatu dute. Hilaren 9an izango da, goizeko 11.00etan. Ordu eta erdi inguruko iraupena du eta aurrez izena eman behar da.

Txistularien ibilbidea, inauteriak girotzeko
Udal Txistulari Taldea auzoz-auzo ibiliko da inauterietako dianak girotzen. Hilaren 16an emakume langileak omentzeko hitzaldi musikatuan izango dira, eta hilaren 30ean, berriz, Herriko Plazan kontzertua eskainiko dute.