
Bizkaitarrak 20 puntuko aldea atera dio Arnaitz Lasarte bigarrenari. Bertso onenaren saria Maider Arregik irabazi du. Jokin Sorozabalek omenaldia jaso du.

Abaraxkak, ostiralean jasotako irudiekin bideoa egin du. http://youtu.be/qOq30jbP13A

Urdaburu Mendizale Elkarteak irteera antolatu du, Artazatik Lizarragako tunelera. Txangoak Urbasa mendizerra hegotik iparrera zeharkatuko du, Dulantz (1.243) tontorra igota eta erromatar galtzara osoa eginez. Ibilbideak 20,5 kilometroko luzeera eta 850 metroko gainbehera izango du.

Jon Sarasuaren hitzaldia ostegunerako zegoen iragarria baina asteazkenera aurreratu dute. Hilaren 10ean izango da kultur aretoan.

Zuhaitz hori Errenteria-Oreretako landarediarentzako "kaltegarria" dela esan dute. Gipuzkoako Foru Aldundiari eskatu diote horrelako landaketak ez baimentzeko, eta "zurgintzaren lobby pribatuaren esku egon dena bideratu dezala".

64 urtetik gorako lezoarrei begira antolatu dute ikastaroa. Doakoa izango da.

Leire Barrerak Espainiako Gobernuak ezarri nahi duen hezkuntza legeari buruzko xehetasunak emango ditu, udaletxean, 19:30ean hasita.

Irabazleek Maixa eta Ixiarren abesti bat ardatz hartuta egin dute esketxa. Ondoko bi esketxeak Oarsoaldeko irabazleenak dira, 'Ohea' (lehen saria) eta 'Masajista' (bigarren saria). Oarsoaldeko publikoaren saria Astigarragara joan da. http://youtu.be/cpZFotJUyz8 http://youtu.be/9XQmhPLHOao

Euskararen Egunean bildu zuten dirua, Ziburuko ikastola laguntzeko asmoz. Ez zen eguneko jarduera bakarra izan. Txokolate jatea, karaoketa eta edalontzien dantza egin zituzten. Horrez gain, Xanti eta Maialen txikien bisita jaso zuten Añabitarten. https://www.youtube.com/watch?v=D3KfI-kRXlE&feature=youtu.be

Sasoiko lehen garaipenari esker, Hirugarren Mailako azken postua atzean utzi dute oiartzuarrek.

Hilaren 13rako egin dute deialdia, 10:00etan, bulegoen eraikina izandakoan.

144 artistek landu dituzte artelana, guztira 288 lan, guztiak 12 cm-trokoak; Aurten estreinakoz ikus entzunezko lanak onartu dituzte, guztiak minutu 1 eta 2 segundoko iraupenekoak.

Burdingintzako produktuen beherakadak eta ongarriarenak eragin dute dezelerazioa; edonola ere, trafikoen goranzko joerari eutsi dio Portuak.

Idazle eta irakasle oreretarrak lehen saiakera liburua argitaratu du Utriusque Vasconiae argitaletxearekin. Idazle iurretarrak 1981 eta 2001 urteen artean argitaratutako obran itsasoak duen presentzia aztertu du Rodriguezek. Itsasoa ez da itsaso soila Sarrionandiaren lanean: Euskal Herriaren gatazka politikoaren sinboloa da.