Ezker abertzaleko militante eta preso ohi baten autoan GPS aparailua jarri dutela salatu dute

Joxe Manuel Olaizola militante eta preso ohiari bere autoan GPS aparailua jarri diotela salatzeko agerraldia egin du Oreretako ezker abertzaleak. Pasa den urtarrilaren 15ean aurkitu zuten, eta salaketa jarri dute. "Estatu aparatuen eskua" ikusten dute.

Euskara ikasleak festa giroan trebatuko dira datozen egunotan

Trintxerpeko Udal Euskaltegiak XXI. Kultur Astea antolatu du datorren asterako, ohi bezala, Santa Ageda bezperaren bueltan eta orotariko jarduerekin.

olatz mitxelena
Jaizkibel Mendi Taldea

Mondarrain mendira irteera antolatu du Jaizkibelek

Larunbaterako antolatu dute irteera, Euskal Herriko gazteluak ezagutzeko egiten ari diren biraren barruan.

olatz mitxelena

Martxoaren 21eko eguerdian iritsiko da Korrika Oiartzunera

Bigarren Korrika batzordea ostiralean egingo dute, 17:30ean, Fermiñenen. Kilometroak erosteko aukera zabalik dago.

EPLEren emaitzak (2015-01-26)

Odriozola EPLEko pilotaria trinketeko finalera, eskuz banakako 2 mailan. Landarek bi garaipen lortu ditu.

Lan hitzarmenaren defentsan greba egin dute gaur izotz fabrikako langileek

Etzirako beste greba deialdi bat egin dute, eta aste honetan zuzendaritzaren aldetik erantzuna ez lortzekotan astelehenetik aurrera greba mugagabea egin asmo dutela iragarri dute.

olatz mitxelena

Bat ez; bi frigoliburutegi daude Oiartzunen

Aurrekoa hautsi egin zen. Frigoliburutegi bat finkoa izango da, Abaraxkaren atarian egongo dena, eta bestea, berriz, ibiltaria.

oiartzungo hitza

Kontxa Murgia oroituko dute berriz ere Oiartzunen

Juanba Berasategiren dokumental bat eta Kepa Junkeraren kontzertua egingo dituzte herrian, ohiko omenaldi ekitaldiarekin batera.

Gazteei zuzendutako bilera egingo du EAJk bihar

Zure Errenteria iniziatibaren barruan egingo dute bilera, 19:30etik aurrera (iniziatibaren lokalean izango da). Bertan, Maite Peña alkategaia eta Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza Plangintzaren eta Prozesu Eragileen zuzendari Miren Saratxaga izango dira bertan.

Okupazioa, Oiartzungo Hitza ta Pitza egitasmoaren gai berria

Ostiralean egingo dute egitasmoaren barruko bigarren saioa. Okupazioak zer den azaltzeko hainbat gonbidatu izango dira.

Emakume pasaitarren arteko elkarrizketa saioa antolatu dute Trintxerpen

Jatorri askotako emakumeak bilduko dira solasaldian, eta oraingoan Morokokoak izango dute protagonismo nagusia; saioa 17:30ean hasiko da, alkateordetzan.

olatz mitxelena

Iñigo Legorburuk San Antontxu bertso paper lehiaketa eskuratu du Mungian

Iazko ekitaldia ere irabazi zuen Legorburuk. Aitor Albistur hirugarren izan da lehiaketa horretan.

Argiteria berritzeko lanak egiten ari da udala

Argiteria berritzeko ia 40.000 euroko aurrekontua onartu du Lezoko udalak.

Gehiago