Etxean dago Onintza Ostolaza

03:00ak inguruan iritsi da herrira. Hamarnaka oiartzuar zain zituen abokatuak.

Iñigo Cervantesek ezingo du Australiako Irekia jokatu

Steve Darcisekin galdu du prebiako lehen errondan (0-6 eta 5-7).

eihartze aramendia

Emarrik bere jarduna ezagutarazi nahi die herritarrei

Harri proba eta Emarri ezagutarazteko ate irekien jardunaldiak egingo dituzte hilaren 17an Astigarragan, eta 24an Oiartzungo Karrika auzoan.

"Pertsonal kudeaketa txarra" eta "gardentasun eta parte hartze eza" egotzi dio PSE-EEk EH Bilduri

Jose Angel Rodriguez talde sozialistako eledunak esan du "funtsa duten zurrumurruen bitartez" Errenteriako Udaleko idazkaritza nagusian aldaketen berri izan dutela. Horren ondorioz, Interbentzio plazan ere aldaketak izango direla adierazi du.

Lezoko alde zaharrean egin diren pintaketen harira, ardurak eskatu dizkio EAJk ezker abertzaleari

Pintaketa horiek garbitzeko eskatu diote gobernu taldeari, eta aldi berean lan horien kostua zein izan den jakinarazteko.

Urte berria festa batekin hasi dute Kuadrillategiko partaideek, Lezon

200 bat gazte bildu dira Lezoko pilotalekuan, Lezokoak eta Pasaiakoak. Afaldu ondoren, karaokearekin berotu zen giroa.

oarso bidasoko hitza

Haurtzaroko Amaiur Errazkin, Donostiako Nazioarteko Krosean irabazle Alebin Nesketan

Oiartzungo Haurtzaro Ikastolako Atletismo Taldeko hamabi kide izan ziren kros ezagunean parte hartzen atzo.

Literatur solasaldiak hasiko dira hilaren 27an

Bihar izango da lehenengo saiorako izena eman eta liburua jasotzeko azken eguna.

oarso bidasoko hitza

Bihar helduko da Pasaiara 'Zabaldu zure etxea' kanpaina

Bihar eta etzi izango d alokabideren postua Trintxerpeko Alkateordetzan.

olatz mitxelena

Xanju Kirol Kluba sortu dute Donibanen, kirolzaleentzat

Ostiralean aurkeztuko dute klub berria; txirrindularitzan, atletismoan eta triatloietan dabiltzanak federatuko dituzte.

olatz mitxelena

Puntetako luiziak bokaleko azpiegitura elektrikoa hondatu du

Ontzien trafikoa arautzeko argiteria hondatu egin da, eta oinezkoentzako bidea moztuta jarraitu beharko du.

olatz mitxelena

Onintza Ostolaza libre utzi dute

Velasco epailearen aurretik pasatu ondoren askatu dute abokatu oiartzuarra.

oarso bidasoko hitza

Lezoko kantu jirak larunbatean hasiko ditu urte berriko jarduerak

12:00etan aterako dira, Aiton Bordatik, herria euskal kantuz betetzera. Hilabete bakoitzeko hirugarren larunbata erabiliko dute urtean zehar kantu jiran ibiltzeko.

Lilatona prestatzeko taldeak antolatuko dituzte Pasaian

Taldeak antolatzeko bi bilera deitu dituzte; lehenbizikoa, ostegunean (hilak 15), Antxon, eta bigarrena, astelehenean (hilak 19), Trintxerpen.

olatz mitxelena

Igandean bukatuko du Jaizkibelek Arabako lautadari bira

Mandaitatik irten eta Langraiz Okan bukatuko da etapa.

olatz mitxelena

Etxerat: "Abokatuak bahitu eta elkartasuna kriminalizatu dute"

Gaur goizean agerraldia egin du presoen senideen elkarteak, Donostian, atzoko polizia operazioa salatzeko.

Gehiago