itturri

Zaldunbordako proiektuaren aurka agertu da plenoa, EAJren abstentzioarekin

Itturi Merkatari Elkarteak mozioa aurkeztu du plenoan, Oiartzungo Udalari eskatuz outlet village proiektuaren kontra azaltzeko, eta Hondarribiko Udalari eskaera egiteko.

taloak

Taloak egiteko ikastaroa, abenduaren 10ean, Tiñelun

18:00etan hasiko da ikastaroa, eta edonor joan daiteke.

'Soy una tumba' film laburrik onena

Lan ugari eta kalitate gero eta handiagoa, hori da Errenteria Film Laburren Jaialdira urtero aurkezten dituzten lanen ezaugarri nagusia.

Zinema, mendia, bidaiak eta natura, Ruben Cresporen eskutik

Munduan zehar egin dituen bidaia eta espedizioak ikusteko aukera eskainiko du errenteriarrak.

oiartzun aurrekontuak 2020

Oiartzungo Udalaren 2020ko aurrekontua %1,8 handiagoa izango da

Mendiburu 14 eraikin berriak hartuko du inbertsioen zati handi bat. EAJ abstenitu egin da aurrekontuen proposamenaren bozketan.

Lezok jasoko du igandean Gitarra Plazara egitasmoaren saioa

Badia Ertzean Herri Ekimenaren jarduera Pasaiako badiaren inguruko herri eta auzoetan egiten ari dira. Kultur ekitaldien bitartez, euskal presoen etxeratzea eskatzea da asmoa.

hitzen lihoa 1936

1936 aurreko idazleei buruzko solasaldiarekin bueltatuko da Hitzen Lihoa

Fokua emakumeengan jarrita duela, bigarren asteburuari ekingo dio kultur iniziatibak. Sei jarduera ezberdin egingo dituzte.

Zigor Garro atera da espetxetik

Baldintzapean irten da garro espetxetik, eskumuturreko telematikoa jarrita eta hala izan beharko du zigorra betetzen amaitzen duen arte; udaberrian izango da hori.

'Gauekoak' Kukairen azken lana igandean estreinatuko dute Itsas Etxean

Kukai Dantza Taldeak Hondarribia aukeratu du konpainiaren azken ikuskizuna aurrenekoz taularatzeko.

I Cross Training Challenge proba antolatu dute lehenengoz

Hamar postako zirkuitua da, eta 45 segundoko lana eta 15 segundoko errekuperazioa proposatzen du ariketen artean. lehiaketa 11:00etan hasiko da eta banaka zein binaka lehiatu ahal izango da.

atsolorra 2019

Atsolorra prestatzeko bilduko dira bihar

2019an jaio diren edo jaioko diren haurren gurasoak elkartuko dira bihar arratsaldean, udaletxeko pleno aretoan.

xanisteban eguneko pala txapelketa

Xanisteban Eguneko Pala Txapelketako emaitzak (2019-11-27)

Lehen fasearen azken aurreko jardunaldiko partidak jokatu dituzte astelehen eta astearte artean. Bederatzi izan dira guztira.

Euskarazko produktuen katalogoa, kalean

Euskarazko Produktuen Katalogoa argitara eman du Oarsoaldeko Euskara Batzordeak. LH1 eta DBH1 tarteko haur eta gazteei ikastetxeetan emango diete.

La Pulga eta Lagunak, Txerrimuñon

La Pulga eta Lagunak koadro flamenko taldea da. Txerrimuñoko emanaldia hilaren 30ean da (larunbatean) 20:00etan hasita. Sarrera: 8 euro.

Indarkeria matxistak mila aurpegi dituela salatu dute

Pasai Antxoko Gure Zumardian elkarretaratzea egin zuten atzo, Indarkeria Matxistaren Kontrako Egunean.

cauca oiartzun

Caucako nasa herriari elkartasuna adierazi diote Oiartzundik

Egiar mairu baratzetik igorriko zieten elkartasun agurra, baina eguraldiak Arritxulotik egitea behartu du. Nasayuwez, euskaraz eta gazteleraz agiria irakurri dute.

plenoa oiartzun

Datorren urteko aurrekontuak aztertuko dituzte etziko plenoan

Azaroari dagokion ohiko udalbatzarra izango da etzi arratsekoa. Erresidentziako langileen egoera, Zaldunborda eta hainbat hitzarmen izango dira beste gaiak.

Asuncion Susperregik 100 urte soinean

Urtebetetzea gogotik ospatu du ez da gutxiagorako, bertan zituen eta 20 biloba eta 20 birlobetatik asko.

Pasaiako kirol taldeen asteburuko emaitzak

Pasaiako kirol taldeen asteburuko emaitzak ikus daitezke ondoko koadroan. Pasaia eta Trintxerpeko gazteek bina berdindu zuten, barrutien arteko derbian.

Odolki pintxo lehiaketa abiatuko du gaur Arditurri elkarteak

Gaur, bihar eta etzi egingo dute bat pintxorik onena prestatzeko lehian Oarsoaldeko bederatzi elkarte gastronomikok, Arditurri elkartea barne.

Gehiago