
Trukagunea jarri dute martxan Errenteriako Udalak, Ekoguneak eta Gurutze Gorriak elkarlanean.

Pasaiako 'Petracho', 'Lasarte', 'Carreira' eta 'Marero' ontzien hondoratzeei buruzko hitzaldia egingo dute gaur San Pedroko liburutegian 18:30etatik aurrera.

Intxixu AEK-ko ikasleekin mintzapraktika saioak egiten hasi dira, Oiartzungo euskara lehen eskutik ezagutzeko. Bi astean behin bildu nahi dute.

Haur eta Nerabeen Eskubideen Nazioarteko Egunari begirako lanketa berezia egingo du bihar. Unicefen programaren titulua lortzeko lanean hasi da.

Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako bigarren finalaurrekoa jokatuko dute Elorsoro kiroldegian. Oiartzuarra beste bost bertsolarirekin batera igoko da oholtzara.

Nere Mujika errenteriarra eta herrietako kantu jirak izango dira 2019ko Oarsoarrak Euskararen Sarien onuradun. Sari emate ekitaldia hilaren 29an da, Donibanen.

Falta direnen hutsunea ez dutelako ahaztu, Jon eta Enrikeren gitarra badia ertzera eramango dute berriz ere. Elkartasun jaialdia 18:00etan hasiko da Juanba Berasategi auditorioan.

Bi futbol talde nagusiek etxetik kanpo lortu dituzte garaipenak, nagusitasun handiarekin. Areto futbolean, OKEk lider izatea lortu du.

118 greba egun egin dituzte aurretik erresidentzietako ELAko langileek, eta hilaren 11tik abenduaren 11 arte greban dira berriz ere.

1.000 kilogramo hondakin baino gehiago atera dituzte Oiartzun ibaiaren ubideetatik eta Tolarieta, Masti, Lintzirin eta Epentza ubideen erretenetatik.

Girizia elkartearen pilota sailak antolatzen duen pala txapelketako zortzi partida jokatu dituzte astelehen eta astearte arratsetan.

Azken bi asteetan hainbat hitzaldi, tailer eta film emanaldi antolatuko dituzte erakusketaren antolatzaileek liburutegiekin elkarlanean.

Odol emateak Pasai Antxoko Osasun Zentroan izango dira, 6:30etatik aurrera.

Gertakaria 05:15 inguruan izan da, Gi-636 errepideko 2. kilometroan. Ertzaintzak ikerketa abian du gertatu dena argitzeko.

Orribakar literatura lehiaketa 6-15 adin tarteko haurrentzat da. Aurten seigarren edizioari ekingo diote. Sarien banaketa abenduaren 13an da.

Hilabete honetan Zanna Słoniowska idazle poloniar-ukrainiarrarekin solas egiteko aukera izango dute bertaratzen direnak.

Oiartzungo Udalak 15.500 euroko diru laguntza eman du Oiartzun Irratiaren emisioa hobea izan dadin. Mahai eta antena berria dituzte, eta saioak bueltan dira.

Euri jasek Karla Lekuona zelaia lokaztu dute, eta nesken lehen taldeak ezin izan du bere partida jokatu. Mutilen lehen taldeak galdu egin zuen bezperan.

Pasaiako kirol taldeen asteburuko emaitzak ikus daitezke ondoko koadroan. Antxo AFk berriz ere merituzko garaipena lortu zuen.

Atzoko Behobia-Donostian helmugara iritsi ziren 110 roller kirolarietatik, 21 Oarso Bidasokoak izan ziren. Amale Mugikaren lana, oso nabarmentzekoa.