Konfinamenduaren laugarren eguna bete da gaur, baina konfinamendu hori egunero hautsi behar dute, derrigorrean, hamarnaka eta hamarnaka langileek; batzuek ezinbestekoa delako bere lana gizartearentzat, beste batzuk enpresek ez dutelako erabakirik hartzen, eta gobernuek ez dutelako ezer zehatzik esaten gaiaren gainean.
Aurrez aurreko eskolen etetea abisu berria jaso arte luzatu dute.Ikasleek etxetik lanean jarraituko dute.
Kale eta errepideak mugimendu oso gutxirekin, eta saltokietan ere gutxieneko distantzia errespetatuta ari da jendea ilarak egiten, prebentzio neurriak betetzen.
Boluntario sarean izena eman dutenen zerrenda udalari helaraziko diote Piztu Lezok eta EH Bildu. Udala jarriko da harremanetan boluntarioekin.
Kaleen lasaitasunak argi uzten du sanpedrotarrek eta trintxerpetarrek aisialdia etxean egiten ari direla.
Ertzaintzak eta udaltzainek baimenik ez duten desplazamenduekin bukatu nahi dute. Garraio publikoan ere ezarriko dituzte kontrolak.
Koronabirusak eragindako larrialdi sanitarioaren ondorioz, odola behar dela jakinarazi du Euskadiko Odol Emaileen Elkarteak. Gaur egingo da saioa, Antxoko osasun zentroan 18:30etatik 20:30etara.
Hamarnaka eta hamarnaka lagun irten ziren atzo arratsean balkoi eta leihoetara azken hilketa matxista salatzeko.