
Euskaraldi honetan arigune izan diren Kukai, Hibaika, Zituene eta Koldokide guraso elkartearekin bideo bat osatu dute. Edizio berezi honetan herritarrek etxetik, lantokitik edota kaletik egin dute euskaraz, gehiago, gehiagorekin eta gehiagotan.

Abaraxka udal ludotekak 'Oiartzungo ihotik' karta jokoa sortu du. Nekane Martiarena eta Eneko Salaberriak helburuaren eta prozesuaren berri eman dute.

Pasai Donibaneko gazteek euskararekin duten harremanaren gaineko ikerketa lana aurkeztu dute. Hizkuntzaren ezagutza oso nabarmena da, baina hori ez dator bat erabilerarekin.

Jatorri Askotariko Emakumeen Taldeko dinamizatzaile da Murcia, El Salvadorrekoa jaiotzez, eta bidelagun dituen emakume migranteen ahots askotan.

Baserrietako ganbaretan amonek bilobei kantuz eta kontakizunez besterendutako horiek euskal kultura eta historiari erroak eman zizkioten. Ateek zabalik behar dute jarrai, gurera datozenentzat.

Eguzkik nabarmendu du oraindik ez dagoela sutearen gaineko datu zehatzik: "Ez dugu sute haren kausen eta ondorioei buruzko informazioa".

Duela hemeretzi urte heldu zen Nabil Selma sahararra Oiartzunera Mendebaldeko Saharako kanpalekuetatik. Kezkarekin bizi du sorterriaren egungo egoera; senideak eta lagunak bertan ditu.

'Xabier Lete ttiki' eta 'Burnizko potoa' liburuak osatu dituzte Antton Kazabon idazleak eta Jokin Mitxelena ilustratzaileak. Dibertitu eta ilustratzeko sortu dituzte.

Sarearekin harremanetan jartzeko udalaren 943 449 600 edo 010 telefono zenbakietara deitu beharko dute interesdunek, udala izango baita beharrak jaso eta antolatuko dituena, eta Errenteriako Babes Zibilak banatuko ditu.

Pontika auzoan aparkalekua egin, Kaputxinoetako Cristobal Gamon eta Agustinetako Markola ikastetxeetako jolastokiak estali eta Beraungo Sarriegi plaza berrurbanizatzea dira lehentasunak.

Gabonak bukatu bitartean 17:30ean piztuko dira, egunero. Herrian erosketak egin ditzatela eskatu die udalak lezoarrei.

Itturri merkatari elkarteak lehiaketa bat martxan jarri du. Saski baten prezioa asmatzen duenak —edo gehien hurbiltzen denak— eramango du.

COVID-19arekin kutsatutako hamabi pertsona hauteman dituzte azken orduetan.

Gaztañoko Auzo Elkarteak bi hitzaldi antolatu ditu asteburu honetarako.

Pandemiaren aurrean konfiantza, poza, itxaropena eta maitasuna berreskuratzeko gakoak izango ditu hizpide Nerea Mendizabal psikopedagogoak.

'Sanjuandarren oroimena' proiektuaren baitan, 70. hamarkadako argazkiz osaturiko egutegia eta hildako bizilagunak omentzeko erakusketa prestatu dituzte.

Faktoria zabalik egongo da zubian. Larunbaterako jarduera berezia prestatu dute helduek eta haurrek elkarrekin gozatzeko.

Bihar, berriz, Galtzaraborda etorbideko 43-45 zenbakietan, Koldo Mitxelena institutuaren aurrean egingo dituzte asfaltatze lanak 08:00etatik 18:00etara.

Hego Euskal Herrian 36 HIES kasu hauteman zituzten iaz, osasun erakundeek emandako datuen arabera.

Azmarrin taldeak antolatuta, 'Leteren oihartzuna' hitzaldia emango dute bihar arratsaldean Ainhoa Urien eta Alex Gurrutxagak.