Biblioteka etxe barruraino sartuko da

Klik bakarrarekin, adin guztiei begirako datozen asteetarako bibliotekak antolatu dituen ekintza gustukoenak aukeratzea izango dute herritarrek.

Covid-19ak gaixotutako hamar lagun gehiago Oarsoaldean

Lezon izan ezik, gainontzeko hiru herrietan gora egin dute kasuek. Errenteria-Oreretan azaldu dira kasu berri gehien: sei.

Arnas gaixotasunen arretarako erreferentzia zentroa bihurtu da Iztietako anbulatorioa

Bertan ari diren profesionalei begira, eta osasun larrialdi egoerak jarraitzen duen bitartean behin behineko aparkalekua jarri du udalak Iztieta pasealekuan.

Zortzi koronabirus kasu gehiago Oarsoaldean

Atzo 20:00ak arte bildutako datuen arabera Errenteria-Oreretan sei kasu gehiago daude, eta Pasaian bi; Oiartzunen eta Lezon ez da aldaketarik izan.

Pentsio duinen aldeko aldarria balkoi eta leihoetara

Datorren astelehenean (hilak 30) 12:00etan, mobilizazioetan erakusten dituzten intsiginia, zapiak, biserak edota etxean prestatzen dituzten kartelak balkoi eta leihoetatik zintzilikatzera deitu dute Duintasuna eta Gaur Geroa elkarteek.

[Bideoa] Haserre daude

osasun larrialdian bizitza eta langileen osasuna erdigunean jarri ordez, kapitala jartzen ari direla Eusko Jaurlaritza eta Nafarroako Gobernua salatu zuten atzo hamarnaka eta hamarnaka langileek Hego Euskal Herriko enpresa handi, ertain eta txikitan.

Jateko, plangintza eta antolaketa

Osasuntsu jaten ari gara? Edo, ohikoa baino gehiago edo okerrago ari gara jaten? Hegoi Martin dietista eta nutrizionista hondarribiarrak aholku batzuk eman ditu berrogeialdian osasuntsu mantentzeko.

Mikel del Val

Herritarrei eskerrak eman eta konfinamendua errespetatzeko eskatu du udaltzaingoak

Ondo egiten ari dira herritarrak, jator eta zentzuz betetzen  alarma egoerak ezarritako neurriak, eta eskerrak eman dizkie horregatik udalak, baina bereziki, Udaltzaingoak.

laguntzak

Diru laguntzei buruzko informazioaren web orria prest du Oarsoaldeak

Orain arte argitaratu diren diru laguntzen berri ematen du webgunean: pertsonak, familiak, enpresak, autonomoak eta ekintzaileak.

EH Bilduk alkatetza duen udaletan ERTEak ezartzekotan, soldata osoa jasoko dute langileek

Ahal den neurrian ez dutela kontraturik etengo alkatetzan dauden udaletan adierazi du EH Bilduk, kontratuak ez eteten, alegia.

Administrazio prozeduren epeak etenda Pasaiako Udalan

Prozeduren zehaztapenak bertan behera geratuko dira eta era berean prozedurak izapidetzeko epeak geldituko dira, larrialdi sanitarioa eta horri lotutako neurriek iraun bitartean.

Gaur jarri dute martxan TAO zerbitzu berria.

Herritarren mugikortasunari eragingo dioten neurriak hartu ditu udalak

TAO zerbitzua aldi baterako bertan behera utzi du, eta herri garraioan linea batzuetan ordutegia murriztu du; zamalanetarako lana berriz, 24 ordukoa izango da, hornikuntza bermatzeko.

Zaintza sarea hasi dira osatzen Lezon

Zaintza sarea osatzeko ahalegina abiatu dute Lezon. Horretan parte hartzeko prest direnek izena eman behar dute egoerarako prestatutako atarian.

Antxo Areto Futbola, adinekoei laguntzeko prest

Koronabirasuren hedatzea eteteko neurri zorrotzek iraun bitartean, sor litezkeen beharretan adinekoei laguntza emateko zerbitzua abiarazi du areto futbol taldeak.

Koronabirusari aurre egiteko elkartasun sarea sortuko dute Antxon

Alarma egoerak eta murrizketek iraun bitartean, egoera zaurgarrian diren herritarrei laguntza emateko boluntarioak eskatu dituzte.

cavaille denis lacorrek

Denis Lacorrek ikertuko du parrokiako organoaren historia

Sei hilabeteko epea izango du lana egiteko. Oiartzungo Udalak ikerketa beka nori ematea deliberatu du epaimahai batek. Organista eta zaharberritzailea da.

Kiroldegiak, biblioteka eta Emakumeen Etxea ere ixteko eskatu du PSE-EEk

Koronabirusaren pandemiak eragin duen egoeraren aurrean osasun agintaritzaren aholkuak "zorrotz" betetzeko eskatu die alderdi sozialistak errenteriarrei, eta "lasaitasunera" deitu du.

Bertan behera geratu da Antxoko Musika Astea

Aurreko astean hasi zen barrutiko musika astea. Koronabirusaren hedatzea oztopatzeko neurri gisa hartu dute erabakia antolatzaileek. Ondorioz astebururako iragarrita zeuden hiru kontzertuak ez dira egingo.

Udal eraikinetako jarduerak bertan behera, prebentzio neurri gisa

Gaurtik aurrera, udal eraikinetako jarduerak bertan behera uztea erabaki du udalak. Neurri hori, gutxienez datozen hamabost egunetan mantenduko duela jakinarazi du.

Oarsoaldeko Eskola Kirola bertan behera

Ikastetxeen itxierarekin batera, epe mugagabean ez da ez jardunaldi ez entrenamendurik egongo.

Gehiago