
Boluntario sarean izena eman dutenen zerrenda udalari helaraziko diote Piztu Lezok eta EH Bildu. Udala jarriko da harremanetan boluntarioekin.

Kaleen lasaitasunak argi uzten du sanpedrotarrek eta trintxerpetarrek aisialdia etxean egiten ari direla.

Ertzaintzak eta udaltzainek baimenik ez duten desplazamenduekin bukatu nahi dute. Garraio publikoan ere ezarriko dituzte kontrolak.

Auzo guztietako oiartzuarrak balkoi edo leihoetara irten dira, Toli soraluzetarraren memoriaren alde. Kazerolada ozen entzun da.

Azokak irekita izango dira koronabirusari aurre egiteko neurriek iraun bitartean. Trintxerpen kezkatuta daude osasun egoeragatik, baita berrogeialdiak izan ditzakeen ondorio ekonomikoengatik ere.

Udane Loidi eta Udane Arbelaitz sokatiralariek zein Hodei Lujanbio lasterkariak egun hauek nola bizitzen ari diren kontatu dute, entrenamendu saio ohikoetatik at.

333 errenteriarrek eman dute izena Zaintza Sare Komunitarioan boluntario lanetan aritzeko. Helburua, herritar zaurgarrienengana heltzea, babesa eta zaintza komunitarioa eskaintzea beraien oinarrizko beharrei erantzunda.

Lezoarrak etxean daude. Ohiko egunetan ibilgailuz gainezka dauden errepideetako trafikoa ia hutsala da. Plaza eta kaleetan, inor ere ez.

Osasun larrialdi egoerak herriko kaleak hutsik utzi ditu.

Programazioan aldaketak egingo dituzte, larrialdi egoeragatik. Egunotan ez da gonbidaturik egongo, baina bai konfinamendua pasatzeko aholkuak, musika eta abar.

5.573 emakumek hartu dute parte Donostiako lasterketan. Haurtzaro Ikastolako taldeak lasterketaren ia %1a jarri du.

Lezoko kirol taldeek denetik egin dute asteburuan. Aipatzekoa da Kurkubiko Junior Mailako saskibaloiko nesken taldea bere multzoko lider dela.

Elizalde Dantza Taldeak antolatzen duen urteroko dantza ekitaldia egin dute Elorsoro kiroldegian. Emaitzarekin pozik daude antolatzaileak.

Hirutik hiru pasatu dira. Bi bikotek alde bakarreko tantoagatik lortu dute finalerako txartela, eta bestean arerioak min hartuta pasatu dira.

Jarraian Pasaiako kirol taldeen asteburuko emaitzak. Pasaia Kirol Elkarteak bana berdindu zuen Balmasedaren etxean.

Apirilaren 30era arte ordain daiteke zerga hori. Ordainketa helbideratuta dutenei apirilaren 3an kobratuko diete dagokion kopurua.

Ertzaintzako agenteek 38 urteko gizon bat atxilotu zuten Errenteria-Oreretan, osasun publikoaren kontrako delitua leporatuta.

HITZA taldea hamargarren urtez atera zen atzo Donostiako Lilatoian. 103 emakumeko taldea bildu da euskarazko hedabidearen aldeko taldean.

'Bitxikeriak' lelopean, Agara Agirre eta Laura Aguilar bitxigileek ikastaroak emango dituzte Torrekua eraikinean 10:00etatik 12:00etara.