elikagaiak oiartzun

Oiartzungo elikagai kontsumoaren eta ekoizpen gaitasunaren diagnosia aurkeztuko dute

Oiartzungo Udalak elikagai kontsumoaren eta lur ondareari buruzko diagnosia egin du, eta datorren asteazkenean aurkeztuko dute.

SMS bidezko iruzur saiakera baten berri eman du Ertzaintzak

Emakume batek jakinarazi dio Ertzaintzari Zerga Administrazioko Estatuko Agentziaren izenean SMSa bidali ziotela kontu korronte zenbakia eskatuz.

Euskal Herria plazako zuhaitzen kimaketa "diru xahuketa" da Lezoko EH Bildurentzat

13.000 euroko kostua dute kimatze lanek. Lorezaintzaz arduratzen den enpresak eta Ingurumen teknikariak ez dute beharrezko ikusten kimaketa.

erik eta win

'Erik eta Win', Ander Lizarralderen Buhameak taldearen ikuskizun berria

Diziplina asko biltzen dituen ikuskizuna da, eta ostiralean estreinatuko dute Donostian. Harreman intimoak ditu oinarrian.

ihoteak

Ikastetxeek ihoteetarako entseguak egingo dituzte

Elizalde Herri Eskolak karroxa prestatzeko saioa egingo du ostiral arratsaldean. Haurtzarok astelehenerako prestatu du entsegua.

[Bideoa eta galeria] Euskara gehiago, gehiagorekin eta gehiagotan egiteko erronkarako prest

Euskaraldia aurkeztu zuten atzo. Udazkenean egingo da Euskaraldiaren bigarren edizioa eta Lau Haizetara Euskaltzaleon Topaguneak antolatuta Merkatuzarren egin zuten aurkezpen ekitaldi jendetsua. Aurkezpenerako prestatu zituzten eserleku guztiak lepo, Errenteria-Oreretako eragile eta norbanako ugarik egin zuten bat euskararen aldeko ariketarekin.

Langabeen kopurua gora nabarmen Bidasoan, apalago Oarsoaldean

Azken hilabetean langabezia gehien hazi den eskualdeen artetik bigarrena da Bidasoa.

manifestu bat

'Manifestu bat', iganderako antzerki proposamena

Oiartzungo Antzerkizaleen Elkarteak hilero antolatzen duen saiora Beheko Larraine antzerki taldea gonbidatu dute.

Tragoak mozorro artean hartuko dituzte aurten ere

Tabernen mozorro lehiaketan izena emateko epea zabalik da otsailaren 7ra arte. Gaia: Jostailuak.

ardo dastaketa

Intxixu-AEKko ikasleek ardo dastaketa euskaraz egingo dute, bihar

Mikel Salvador adituak ardo motak bereizten irakatsiko die Oiartzungo euskaltegiko ikasleei. Mintzagun tailerren barruko saioa da.

Ardoak ere zapore hobea du euskaraz

Ardo dastatze ikastaroa egingo dute bihar Xenpelar AEKko ikasleek Mintzagun tailerren barruan.

eskalada

Gaur eskalada saioa egingo dute Elorsoro kiroldegian

Elorsoro kiroldegiak antolatuta, eskaladan maila ertaina dutenentzako saioa egingo dute gaur arratsaldean.

Ostegunean, auzo konpostaren batzarra

2019ko datuak emango dituzte, eta 2020ko egutegia emango diete egitasmoan partaide direnei.

amek ez dute

Katixa Agirreren 'Amek ez dute' hizpide izango du Irakurketa Taldeak

Oiartzungo Irakurketa Taldeak urteko lehen saioa egingo du bihar arratsaldean, Manuel Lekuona bibliotekan.

U-30eko greba prestatzeko batzarra egingo dute gaur

18:00etan elkartuko da greba batzordea gaur, Mikelazulo Kultur elkartean.

Pasaiako barruti guztietan aurkeztuko da 'La bahia bajo la niebla'

1980ko hamarkadako Pasaian kokatu du lan berria Sergio Pereirak. Trintxerpen, Donibanen eta Antxon egingo dira hurrengo aurkezpenak.

Pasaiako kirol taldeen asteburuko emaitzak

Jarraian Pasaiako kirol taldeen asteburuko emaitzak. Denetarik izan da asteburu honetan maila eta kirol ezberdinetan. Lehen erregionalean Trintxerpek eta Pasaiak garaipena lortu zuten.

Gehiago