Eider Rodriguez eta Lander Garrorena da Etxepare Itzulpen Saria

Rodriguezek Euskadi Literatura Saria eskuratu zuen 2018an Bihotz handiegia liburuarekin.

amak taldea

AMAK taldeak Oiartzunen bukatuko du bere bira, larunbatean

Herri Musikaren Txokoak Udazkeneko Kontzertua egingo du datorren larunbatean. Trikitilari taldeaz gain, Tornaveus Kataluniako taldea arituko da.

Pasaia gorriz markatutako udalerrien artean

Oarsoaldeko 95 lagun izan dira positibo COVID-19a hautemateko PCR probetan ostiraletik atzo gauerdira arte.

Beldurra maite dutenentzat hitzordua

Donostiako Beldurrezko astearekin bat egingo du OzZinemak, eta horretarako beldurrezko filma aukeratu du biharko emanaldirako.

2020 atsolorra

Atsolorraren zuhaitzak 35 oiartzuar berriren aurpegiak ditu

Arizmendi-eneko lorategian egin dute, lehenengo aldiz, oiartzuar berriei ongietorria. Segurtasun neurriak hartu behar izan dituzte.

Aniztasuna aberastasuna delako

Ijito kulturan murgiltzeko gonbita egin du Camelamos Adiquerar elkarteak, estereotipoak apurtzea helburu duen astearekin. Gaur hasiko dira ekintzak.

[Galeria eta bideoa] Txapeldunak!

Katerin Artola oiartzuarra eta Iker Belintxon lezoarra Euskal Herriko 44. Dantza Txapelketaren irabazle izan ziren larunbatean Seguran.

Gaua euren etxeetan pasa ahal izan dute Jaizkibel kaleko 20 familiek

Hilabete hasieran Trintxerpen hustutako bi atarietako bizilagunek bi aste eman dituzte lagun eta senitartekoen etxean bizitzen. Segurtasun lanak eginda, atzo bueltatu ziren etxera.

topa noka hitzen lihoa

Taldean sortuta, askotan hobe

Kultur transmisiorako antolatzen dute Hitzen Lihoa Oiartzunen. Aurten sorkuntza kolektiboaren gaia jorratuko dute. Horren aperitibo gisa Hizteria Kolektiboa proposamena martxan jarri dute.

etxebizitzak oiartzun

Etxebizitza Bulegoa etxe hutsen jabeekin jarriko da harremanetan

Etxe hutsak ASAP alokairu duineko programa bideratzera animatuko dituzte etxe jabeak. Udalaren zein Etxebideren onurak jasoko dituzte hala eginez gero.

Lezoko baratze parkeko 59 partzela eskuragarri daude

Baratze parkean orain arteko erabilera lizentzia bukatuta, izen emate epe berria zabaldu du Lezoko Udalak. Azaroaren 2ra arte aurkez daitezke eskaerak.

sahara oiartzun

Sahara protagonista izango da aste honetan

Nuria Gonzalezen argazkiak ikus daitezke pleno aretoan, ostiralera arte. Egun horretan, emakumeen borrokari buruzko hitzaldia emango du Fatima Elgalia Bidallak.

Lezon galdutako objektuek badute etxea

Lezoko Udaleko webgunean atal berezia sortu dute, herrian aurkitu eta Udaltzaingoak jaso dituen objektuekin. Berritzen joango dira.

oiartzun 2020

Mutilek etxetik kanpo irabazten hasi dute denboraldia

Gol bakarra egon Oiartzun KE-k Andoainen jokatutako partidan. Neskek ez dute denboraldia modu onean hasi, hiru gol jaso baitituzte Ibaizabalen ertzean.

Aisialdi talde eta gazte elkarteak diruz lagunduko ditu udalak

Pasaiako Udalaren Haur, Nerabe eta Gazteen Sustapen Sailak laguntzak eskatzeko epea irekiko du hilaren 28an, hilabetez.

añarbeko urak iruzurra

Añarbe Urak-en izena erabiltzen ari dira iruzurra egiteko

Iruzurgileek etxeetara deitzen dute, uraren kalitatea aztertu behar dutela esanez. Etxera joanda, gailu batzuk saltzen saiatzen dira.

"Herritar askoren eskuek eta maitasunak egina da zebrabidea"

Errenteriaren 700 urteurrenaren harira, Errenteriako Udalarekin elkarlanean elkarrizketa sorta egiten ari da HITZA. Honakoa, LGTBI+ Mahaiko Andoni Etxeberria, Naroa Zabala eta Mikel Martini egindako elkarrizketa da, galderaz galdera hamar egunez HITZA-k zabalduko duena, osorik. LGTBI+ kolektiboaren errealitateaz, LGTBIfobiaz, sustatu beharreko politikez, eta parekidetasunaz mintzo dira, besteak beste.

Tiñeluk Ohorezko Bazkideak ditu

Larunbatean egindako ekitaldian, elkartearen Ohorezko Bazkideak izendatu zituen Lezoko elkarteak. Lehena Rosa Garcia Lizarraga da.

Berdinketa eta garaipena, Allerruko gizonek eta emakumeek asteburuan

Gizonen taldeak binakoa egin du publikorik gabeko Plazetan Ordiziaren kontra. Emakumeen taldeak ederki asko hasi du sasoia kanpoan 1-4 irabazita.

Gehiago