Zabala Enea, hogei urtez ostikoka

Zabala Enea II gaztetxearen 20. urteurrenari doinua eta letra jarri diote.

Espazio seguruak sortu ditu udalak zahartze aktiboa bermatzeko

Erretiratuen elkarteekin eta auzo elkarteetako emakumeen taldeekin elkarlanean kolektibo horri erantzun eta sozializaziorako zein askotariko ekintzak egin ahal izateko egitaraua osatu du udalak.

futbola oiartzun 2020 2021

Eta, asteburu honetan, futbola bueltatuko da

Oiartzun Kirol Elkarteko bost taldeetatik lauk hasiko dute denboraldia. Areto futbolekoek itxoin beharko dute, eta Saskilagunek atsedena dute.

Mendi Film jaialdiko onenak, Errenterian

Urdaburu Mendizale Elkarteak antolatu du film horien emanaldia udalaren laguntzarekin azaroaren 5ean eta 6an.

PAKO SUDUPE. Idazlea

[Elkarrizketa] «Neure aletxoa jartzen saiatzen naiz euskal kontzientziaren alde»

‘Emilio Lopez Adan: Euskal iraultza libertarioen pentsalari’ obra argitaratu du Sudupek (Azkoitia, 1959). Pasaiako Udaleko Euskara Zerbitzuko langileak San Pedron aurkeztuko du lana, hilaren 20an.

[Galeria] GaztEgur proiektua aurkeztu dute Albaolan

Bi ikastetxek, elkarlanean, espazio berri bat eraikiko dute faktorian. Mugaz gaindiko iniziatibak argi utzi du "itsasoak batu egiten gaituela".

Miryam Perezek diseinatu du 'Akelarre' filmeko koreografia.
MYRIAM PEREZ: KOREOGRAFOA ETA DANTZARIA

[Elkarrizketa] «Abesten zuten bitartean dantza uztartzea zaila izan zen»

2020ko Zinemaldian estreinatutako ‘Akelarre’ filmeko koreografia diseinatu du Irunen egokitutako oiartzuarrak. Sormen prozesuaren nondik norakoak eta sektoreak bizi duen egoera azaldu ditu.

Hogei urte etorkizuna urratzen

Bi hamarkada ditu soinean Zabala Enea II gaztetxeak. Hainbat belaunaldi eta egoerari erantzun behar izan die bide horretan, gazteei hutsik egin gabe. Xume ospatuko dute urteurren biribila.

Ansorena omentzeko, eta hasierako helburuei leial heldu da Musikaste

Musika korala, garaikidea, antzinakoa eta ganbarakoa entzuteko aukera eskainiko du astebetez Musikastek, haurrei begirako jarduera didaktikoekin batera.

vii oiartzungo flauta jaialdia

Flauta jaialdiaren zazpigarren ekitaldia, aurten udazkenean

Zazpigarren ekitaldia egingo dute datorren larunbatean, Haurtzaro ikastolako frontoian. Herriko taldeaz gain, kanpokoak ere arituko dira.

Pasaiako futbol taldeen asteburuko emaitzak

Futboleko liga gehienak hasi dira dagoeneko; Pasaiako taldeetatik Sanpedrotarra izan da garaipena lortu duen bakarra. Gainontzeko kirolek ez dituzte lehiak hasi oraindik.

Oiarsoren Emakumeen Senior taldea kirola

Hiru gazte atxilotu dituzte lapurreta egitea egotzita

Etxerako bidean zihoan gizon bat hitz egiten gelditu zen gazte talde batekin, betiere segurtasun sailak emandako informazioaren arabera, eta gazte horietako hiruk, urrezko lepoko bat eta 50 euro lapurtu zizkioten indarra erabilita.

Hausnarketarako plan bat jarri da martxan Pasaiako establezimenduentzat

Segurtasun baldintzei jarraiki partaidetza bermatze aldera, Zoom plataformaren bitartez egingo da bilera hilaren 21ean, eguerdiko 14:00etan.

Astelehenean zabalduko da Lezoko ludotekan izena emateko epea

Internet bidezko izen ematea lehenetsiko da. Aurtengo zerbitzua azaroaren 2an (astelehena) hasiko da, 2021eko ekainaren 25era arte.

Espainiako Itzuliak Errenteria-Oreretako zirkulazioari eragingo dio datorren asteartean

Lasterketaren lehen etapak herria zeharkatuko du hilaren 20an, eguerdian. Hainbat bide moztuta egongo dira eta garraio publikoari ere eragingo dio Itzuliak.

Pasaiako ondare geologikoa ezagutzera emango dute, hitzez nahiz idatziz

Udalerriko aniztasun geologikoa jorratuko da lau hitzaldi didaktikoren bitartez, haietako bakoitza Pasaiako barruti batean. Iniziatibari amaiera emango diote liburu batekin.

COVID-19 kasuen gorakada kezkagarria Pasaian eta Oiartzunen

Pasaian 17 kasu gehiago atzeman dituzte, gehienak Antxon. Oiartzunen aspaldiko igoerarik handiena izan da, zazpi positibo gehiagorekin.

Gehiago