[Erreportajea] Herriko bazterrez eta hizkuntza paisaiaz gozatzeko uda

Abuztuan zehar, hainbat egitasmori esker, are erakargarriagoa izango da Oiartzungo uda. Hizkuntza, paisaia, historia, abentura... Oso-osoa da herritarrek duten aukera.

«Egungo sistema errotik aldatzeko gonbita da ‘Sano erradikal’»

Hogei urteko isilunearen ondoren, ‘Sano erradikal’ poema liburua argitaratu du Diazek. Emakume ahotsa duen euskarazko poesiarekin iraultzara deitu du idazleak, irri kolektiboa soinean hartuta.

Jexux Leonet

Jexux Leonet: "Gure ingurua zaintzeko erronka dugu egun hauetan"

Aurten ez da festarik ospatuko Oiartzunen, udalak eta Jai Batzordeak hala erabakita. Kultur eskaintza kontrolatuak jarraituko du, eta herritarrei dei egin die ostalarien egoera berezia kontuan hartzeko.

[Erreportajea] Elkartasuna zainetan daramate

Sendi giroan hasi zen elkartasun ekintza batek, familia zabalago baten kide bilakatu zituen Mikel Arnaez eta Ane Aginagalde: Odol emaileen taldeetako ordezkari dira, orain, antxotarra eta hondarribiarra.

plenoa oiartzun 2020 uztaila

Parke eolikoari alegazioa jarriko dio udalak, eta AHTaren trazatuari, txostena

Uztaileko plenoa mamitsua izan da. AHTarekin zerikusia duten bi puntu aztertu dituzte. Zaharren etxeak ere hizpide izan dituzte.

Beraun irisgarriagoa da gaurtik herritarrentzat

Bi igogailu berri dira martxan gaurtik Errenteria-Oreretan. Bi igogailu horiek, Beraun-Galtzaraborda ardatza indartzera datoz, baita ingurune hori irisgarriagoa egitera ere bertako bizilagunentzat batez ere, baina herritar guztientzat oro har.

COVID-19ra moldatutako Indiorock jaialdia ate joka da

Orain arte beharrezkoa bazen, orain are beharrezkoagoa bihurtu da musikari eta kulturgileei babesa ematea eta horri begira, berrinterpretatu egin dute jaialdia antolatzaileek.

Pasaiako Portuko presidenteak kargua utzi du

2018an kargua hartu zuenetik babes sendorik sentitu ez duela adierazi du. Presidente bezala egindako ibilbidearen balorazio positiboa egin du, komunikatu publiko baten bitartez.

COVID-19agatik kutsatu berri bat Pasaian

Oarsoaldeko gainontzeko herrietan  ez dute antzeman kasu berririk.

'A Igarondo' dokumentalak jantziko du San Inazio kontzertua

EMKEk Eresbil Musikaren Euskal Artxiboarekin elkarlanean egin du dokumental hori. Proiektuaren ardatz nagusia, euskal konposizioen berreskuratze musiko-historikoa da.

Bost kutsatu berri asteburuan Oarsoaldean

Osasun Sailaren azken datu ofizialen arabera, bina kutsatu berri daude Pasaian eta Errenteria-Oreretan, eta beste bat Lezon.

Talaiako larrialdi gunearen itxieraren harira zuzenketa egin du udalak

Itxieraren berri ematerakoan errefusa garbigunera bideratu behar zela adierazi zuen udalak, baina organikoarekin bezala, udaltzainekin harremanetan jarri beharko dira herritarrak.

‘Herribirusak’ kutsatutako komunitatea, iruditan

Herritarrek pandemia nola bizi duten jaso du Mendi Urruzuno argazkilariak bere argazki kamerarekin. ‘Herribirusa’ proiektua da emaitza; bihartik irailaren 13ra arte ikusi ahalko da kalean.

Herritarren Arreta Zerbitzuko Bulegoek ordutegi berria izango dute abuztuan

Pasaiako Udalak barruti bakoitzeko HAZ bulegoek abuztuan izango duten ordutegien berri eman du. Goizez bakarrik egongo dira zabalik.

Ostalaritza establezimenduen QR menuak euskaratzeko aukera eskainiko dute udalek

Lezo, Oiartzun eta Pasaiako udalek hiru herrietako ostalaritza establezimenduei euren menuen QR kodeak euskaratzeko eskaintza egin diete.

Igogailuen mantenuan "utzikeria" egotzi dio PSE-EEk gobernu taldeari

Alaberga eta Galtzarabordako Urdaburu kaleko igogailuak asteak daramatela zerbitzutik kanpo eta udalak "egoera konpontzeko ezertxo ere" ez duela egin dio Jose Angel Rodriguez PSE-EEren bozeramaileak.

AHTa gelditzea eskatzeko bilkura deitu dute, 18:30ean, Gezala aretoaren aurrean

Gaur, osteguna, udalbatzarra egingo da Gezala aretoan eta, Abiadura Handiko Trenaren aurkako protesta moduan, eraikinaren aurrean biltzeko deia egin die herritarrei Orain Ardura taldeak.

kanpandorrea oiartzun

Kontzertu bat kanpandorretik eta beste bat Arizmendienean, astebururako plana

Asteburu honek Kulturabirusaren uztaileko eta abuztuko egitarauen arteko zubi-lanak egingo ditu. Harri Beltzaren kontzertua eta arozenatarrena izango dira plater nagusiak.

Olalde eremuko hainbat lokal komertzial salgai jarriko ditu udalak

Altzibarko Olalde eremuan, bi lokal-komertzial lote jarriko ditu salgai Oiartzungo Udalak, lehiaketa ireki baten bidez. Eskaintzak aurkezteko epea irailaren 30ean amaituko da.

Muskulo taldeak 'Esan Gabe' doa diskoa aurkeztuko du

Alabergako Goiko plazan 19:30ean izango da kontzertua, eta eguraldi txarra egingo balu, Koldo Mitxelena ikastetxeko jolastoki estalira lekualdatuko dute.

Gehiago