San Pedroko pintada matxistak gaitzetsi ditu Pasaiako Mugimendu Feministak

Feminismoaren eta abortatzeko eskubidearen kontrako pintaketak "egiturazko indarkeria matxistaren esentzia" estalpetzeko ahalegina direla salatu dute.

VII. Orribakar literatur lehiaketak baditu aurtengo irabazleak

Denera hamar izan dira sarituak, guztiak sei eta hamabost urte bitartekoak. Horietako bakoitzak liburuak erosteko 100 euroko txartel bana jasoko du.

Amazon erraldoiaren aurka egin du Zaldunborda Bizirik plataformak.

Amazonen logistika gune berria arbuiatu du Zaldunborda Bizirik-ek

Multinazionalak Oiartzungo Lanbarren industrialdean zabaldu nahi duen plataforma «Bidasoa eta Oarsoaldea eskualdeei zuzenean erasotzen dien beste proiektu bat» dela salatu du mugimenduak.

400.000 euroko zuzkidura izango dute Ondartxo bidea berrirekitzeko lanek

Obrak Pasaiako Udalak egingo ditu, Gipuzkoako Foru Aldundiak emandako diru laguntzari esker. Lanak gauzatzean San Pedrok "birika" berreskuratuko du.

Sahararen alde bat egin dute Pasaiako EH Bildu, EAJ eta Podemosek

Saharar herriaren aldeko adierazpen instituzionala onartu dute udalbatzako alderdiek. PSE-EEk kontrako bozka eman dio mozioari.

Izaro Mariezkurrena. Irudigilea eta artisaua.

«Sentitzen dut berez ateratzen zaidala, sortzeko beharra dudala»

Askoren begietan susmagaitza denari forma eta kolorea ematen dio. Jaiotzetik behar du sanjuandarrak sortzea. Bere eskuz eho du Maridomingi artisau marka, baita egun den emakumea ere.

Gurutze Gorriaren Gabonetako jostailu bilketa. [Irudia: Gurutze Gorria]

[Erreportajea] Jostailuak ere eskubide direlako

Gurutze Gorriaren jostailu bilketa azken txanpan sartu da dagoeneko. COVID-19aren ondorioz jostailuak familia askoren lehentasunen artetik desagertu direla jakitun izanik, laguntza ematera deitu dituzte herritarrak.

Kale egoerari, enpatia hormak

Kale egoera bizi duten pertsonen testigantza lehen eskutik jaso dute Koldo Mitxelenako ikasleek. Esperientzia horretatik abiatuta gaiaren gaineko hiru film labur sortu dituzte, enpatia oinarri.

IBAI MARITXALAR, JON MAYA ETA MENDI URRUZUNO, SORTZAILEAK

«Sortzea hautu bat da»

700 urteko historian sortzaileek ezinbesteko ekarpena egin diote herriari. Errenteriaren etorkizunean kulturak, arteak, eta sorkuntzak zutabe izan behar dutela argi dute Maritxalarrek, Mayak eta Urruzunok.

etxerik txikiena

'Etxerik txikiena' antzezlanak gerrako iheslarien gainean jarriko du fokua

Oiartzungo Antzerkizaleen Elkarteak emanaldia antolatu du datorren iganderako. Sarrerak Urratsen eros daitezke. Txinalkaren emanaldia, bertan behera.

Bateragune auzia errepikatu, eta Sonia Jacinto berriro epaituko dute

2015ean irten zen espetxetik Jacinto, Bateragune auzian ezarritako sei urteko espetxe zigorra, azken egunera arte beteta.

tolosa oiartzun

Ongi izerditutako garaipena lortu du talde nagusiak

Tolosaren zelaian hobeak izan dira oiartzuarrak. Gol bateko aldeagatik nagusitu dira oiartzuarrak. Bigarren taldeak berdindu egin du.

soinuenea ate irekiak

Soinuenea doan bisita daiteke Gabonetako oporretan

Soinueneak ate irekien jardunaldiak egingo ditu datozen asteetan. Audiogidarekin erakusketa doan ikusteko aukera egongo da.

[Eguneratua] Zuhaitzentzat ere, errespetua eskatu dute

Lezoko Donibane kaleko zuhaitzetan kartela azaldu da azken orduetan.

Beste bost COVID-19 positibo Sanmarkosene egoitzan

Azken horiekin, hamasei dira adinekoen egoitza horretan aktiboak diren kasuak.

amazon euskaldendak

Amazonen Oarsoaldeko gune logistikoaren gaineko hitzaldia, Podemos Ahal Duguren eskutik

Oarsoaldearen etorkizuna Amazonen eskutik al dator? Galdera horren gaineko hausnarketa sustatuko du Podemos Ahal Duguk datorren asteartean antolatu duen hitzaldiaren bidez.

'Irri bat oparitu' kanpaina martxan du PSE-EEk

Kanpainaren bidez,  jostailu berriak biltzen dituzte —ez erabiliak— zaurgarrien diren familien artean banatzeko.

Errenteriako Udaletxea.

Elkarrekin Errenteria:"Aldarrikapenak errespetatzen ditugu, baina modu guztiek ez dute balio"

Elkarrekin Podemos-IU Errenteriak, kezka azaldu du komunikabideetara helarazitako prentsa ohar bidez. Joan den larunbatean, hainbat pertsona eskailera baliatuta udaletxeko balkoira igo zirela pankarta bat zintzilikatzera esan du idatzi horretan.

Odola emango dute datorren asteazkenean, Antxoko Kultur Etxean

Bilkura hilaren 16ean izango da, 16:30etik 20:10a arte. Hitzordua aurrez emango diote emaile bakoitzari, pilaketak saihesteko.

Gehiago