
Bi urte, lau hilabete eta egun bat hori Lander Garro idazle, argazkilari eta dokumental zuzendari errenteriarraren azken lana.

Ez ohiko plenoa egin dute, puntu bakarrarekin. Udalak —oraingoz— 150.000 euro bideratuko dute txikizkako establezimenduak laguntzera.

Ordena publikoaren kontrako eta hauteskunde delitua egozteko zantzuak egon daitezkeela dio epaileak.

Giovanna Castro, Juan Ivan Azurduy eta hiru seme-alabak apirilean ziren itzultzekoak baina haien hegaldia hiru aldiz atzeratu dute. "Onik" daude senideen etxean, baina egonaldi luzeak izan ditzakeen ondorioak direla eta "kezkatuta" ere.

Ruizek Murtzia II espetxean bizi duen egoera salatzeko eta berari zein gainontzeko euskal presoei elkartasuna eta babesa helarazteko mobilizazioek ez dute etenik. Egunero egiten dute elkarretaratzea eta manifestazioa Zumarditik abiatuta eta Herri Erantzunak deituta 20:00etan, ostiraletan izan ezik, egun horretan 20:30ean egiten dute protesta leku beretik abiatuta.

Elorsoro kiroldegia, Madalensoro pilotalekua eta udako igerilekuak datorren hilabetean irekiko dituzte. Segurtasun neurriak hartuko dituztela jakinarazi dute.

100.000 euroko diru zatia bideratu du udalak horretara eta eskaerak, gaurtik azaroaren 30era arte egin daitezke, aurrekontua ez bada aurretik agortzen. Informazio guztia udalaren web orrian dago eskuragarri.

Edukiera mugatua izango du Manuel Lekuona bibliotekako beheko solairuko aretoak. Internet zerbitzua ere berriro martxan jarriko dute.

Bajak eta lesioak direla eta, jokalari berriak behar ditu klubak. Helburua aurtengo blokea mantendu eta jokalari berriak gehitzea da, taldearen etorkizuna bermatzeko.

Agirre Lehendakariaren plazan eta herriko kaleetan barrena ez da izango aurten kuadrilla marearik; bai ordea olatu txikiak han-hemenka, itsaso handi eta zabala, baina batez ere feminista, parte hartzailea, euskalduna eta ekologista osatzeko.

Andre Mari kaleko eraikin bateko suhesia zartatu zen larunbatean.

Entrenaitzailea berrituta, datozen egunetarako fitxaketa berriak, bajak eta kontratu luzapenak iragarri ditu Pasaiak.

Ohiko udalekuak ezingo direnez egin, beste zerbitzu bat eskaintzeko prestatzen ari dira. Hala ere, ziurgabetasunak beteta daude.

Eskaerak aurkezteko epea hilaren 22an amaituko da. Lezoko Udalaren arabera, obrak irailean hasiko eta lau hilabete iraungo dute.

Urtarriletik, 76 langabe gehiago Lezon. Orotara, herrian dagoen langabeen kopurua 363koa da, gehienak emakumeak: 217. Tasa %11,3koa da.

Urratsak berandu eman arren, "pozik" agertu dira ostalariak, udal gobernuak haien aldarrikapenekiko erakutsitako prestutasunagatik. "Komunikazio eta elkarlan gehiago" adostu dute bi aldeek.

Hiru aste daramate entrenatzen Pasaia Kayak-eko kideek. Sasoia hasi berri zutela iritsi zen COVID-19a, eta oraingoz, ez dute argi zein baldintzetan lehiatuko diren, ezta lehiaketarik izango denik ere.

Proiektua Nazio Batuen Erakundeko Garapen Iraunkorreko Helburuekin lerrokatuko ditu Lezoko udal politikak.

Belar bolak biltzeko plastiko erabilia jaso zuten pasa den astean. Guztira baserrietan erabilitako 3.160 kilo hondakin eraman dituzte.

Gehienak ondo eta arduraz aritu dira COVID-19aren osasun larrialdian ere, hori ondorioa; datu horiek ordea, ezerezean geldi daitezkeela esan du udalak, "herritarren zati batek muzin egin diolako bere erantzukizunari".