bonu kanpaina oiartzun

Bonu kanpaina arrakastatsua izaten ari dela ziurtatu du udalak

Herriko 43 establezimenduek bat egin zuten kanpainarekin. Dagoeneko horietako hirutan agortu dira bonuak. Oraindik izena eman daiteke.

'Xabier Lete. Aberriaren poeta kantaria'

Xabier Leteri buruzko saiakera aurkeztu du Alex Gurrutxagak

Doktore-tesi batean oinarrituta dago Alberdaniaren 'Xabier Lete. Aberriaren poeta kantaria'. Leteren bizitza, obra eta testuingurua aztertzen ditu.

haurtzaro eguna 2020

Haurtzarokoek sakabanatuta baina goxo ospatu dute Ikastola Eguna

Larunbatean ospatu zuten ikastola eguna. Hezkuntza komunitateko kideek beren argazki edota bideoak bidali zituzten.

oiartzun hamaika gara

[Galeria] Erabakitzearen aldeko hamaika aldarrikapen, plazara

Hamaika Gara dinamikak deituta, oiartzuarrek beren aldarrikapenak eraman dituzte Done Eztebe plazara. Aiako Harria irudikatu dute.

Nahikari Otermin, Gazteria Informazio Batzorde Iraunkorreko lehendakari berria

Pasaiako EAJko buru den Oterminek, Koldo Errondosoro alderdikidea ordezkatuko du. Errondosorok hilaren 3an uko egin zion karguari.

Ezohiko xanistebanak prestatzen hasteko, batzarra bihar

Ezohiko xanistebanak prestatzen hasteko, batzarra bihar. 19:00etan hasiko da, udaletxeko areto nagusian. Parte hartzaileek musukoa eraman behar dute.

[Galeria] Dena erabakitzeko prest daude

11:00etatik 14:00etara herritar mordoa bertaratu zen Zumardira, segurtasun eta higiene neurriak bermatuta, bere aldarrikapena idatzita eskutan. Aldarrikapen mosaiko ederra osatu zuten guztiek.

george floyd orereta

[Galeria] Bizitzaren aldarria egin dute, George Floyd gogoan

Herritar talde batek deituta, elkarretaratzea egin dute Herriko Plazan. Maiatzaren 25ean poliziak hil zuen afroamerikarra gogoan izan dute.

hamaika gara lezo

[Galeria] Erabakitzeko eskubidearen aldarria, plazara

Hamaika Gara dinamikak edozeri buruz erabakitzeko ahalmena izatea ahalbidetzea nahi du. Herritarrek beren aldarriak eraman dituzte.

Andre Mari kaleko eraikin bateko suhesia zartatu da

Udaltzainek Andre Mari kalea moztu dute, eta suhiltzaileek joan behar izan dute segurtatzera. Ez da ezbehar pertsonalik egon.

Unai Aznarren marrazkiak jantziko du gazte asanbladaren kamiseta

Kamisetak eska daitezke dagoeneko, taila aukeratuta, datozen asteetan jakinaraziko du gazte asanbladak nola ordaindu eta noiz jaso daitezkeen.

webinar-min

Sormen arloko pertsona eta enpresentzako webinarra egingo dute

Hilaren 11n egingo dute webinarra, Oarsoaldea Garapen Agentziaren eskutik. Sei esperientziaren berri emango dute saio horretan.

George Floyden hilketa salatuko dute

Poliziak George Floyd hil zuen maiatzaren 25ean Minesotan (Ameriketako Estatu Batuetan). Larunbatean hilketa salatzeko elkarretaratzea egingo dute Herriko Plazan.

Zuzeneko jardunari berrekin diote Haatikeko dantzariek

Bi hilabete eta erdi baino gehiago eman behar izan dituzte Haatik Dantza Konpainiako kideek elkarrekin dantzatu gabe. Segurtasun neurri guztiak beteta, berriz ere ekin diete talde saioei.

Uztailean egoitza berria izango du Lezoko Gizarte Zerbitzuen Sailak

Uztailean egoitza berria izango du Lezoko Gizarte Zerbitzuen Sailak. Gurutze Santuaren plaza utzi, eta Donibane kalera joango da zerbitzua.

Koldo Mitxelena ikastetxeko iazko eskola eguna.

Koldo Mitxelenaren kurtso amaierako jaia, online

Koldo Mitxelena ikastetxeak larunbatean egingo du kurtso amaierako festa. Ez ohiko egoera bizi dugun honetan, ez ohiko jaia izango da antolatu dutena ikasturteari agur esateko, baina moduak modu, jaia egin egingo dute aurten ere, oraingoan online.

teknologia digitalak

Teknologia berrien erabilera egokia helburu, gurasoentzako online solasaldia egingo da

Eskubidean programaren barruan kokatuta, gurasoei zuzendutako 'Haurren eta nerabeen teknologia berrien erabilera udan' online solasaldia antolatuko dute hilaren 10ean (asteazkena).

ehuntze erakusketa

Ehuntzeren tailerretan egindako lanen erakusketa, datorren astean

Ikasturtean egindako tailerretan landutakoa erakutsiko dute datorren astelehenetik asteazkenera bitartean, Ehuntze espazioan bertan.

Ikastola eguna egingo dute larunbatean

Orain arteko jaien ezberdina izango da, larunbatean (hilaren 6an) ospatuko dutena, baina merezi moduan egingo dute jai giroa ikastolako komunitatea osatzen dutenek.

Ez jairik ezta sorgin gaurik ere aurten Gaztañon

Hilaren 19an, balkoi eta leihoetatik aurreko urteetako jaietako kamisetak zintzilikatzeko eskatu diete auzotarrei.

Gehiago