
Madrilek eremua portuari eman diola esan du PSE-EEk, eta horrek aukera zabaldu duela lursaila herriarena izateko. Alderdi guztiek ideia batean bat egin dute: herritarrek ere erabaki behar dute bertan zer egin.

Xanistebanetako eta auzoetako jai batzordeek udalarekin batera adostutako erabakia izan da. Kulturabirusa egingo dute horren ordez.

Duela bi urte lortutako bigarren postua errepikatu dute pasaitarrek Euskadiko Ur Lasaietako Piraguismo Txapelketan. Uribarri-Ganboan izan da lehia.

Oarso Bidasoko Ernaik Donostiara deitu du ostiralean, gazteek bizi duten egoera iluna irauli eta etorkizun duina eraikitzeko. Bulebarrean egin dute hitzordua 18:00etan.

Pabellon 6 aretoko antzerki arin jardunaldiak bukatu ondoren eman dute epaimahaiaren erabakiaren berri: oiartzuarrak irabazi du euskarazko lan onenaren saria.

Uda Kirol eskaintza ez da faltako uda honetan. Oiartzuarrek, herrian egiteko aukeraz gain, eskualdean beste hamasei jarduera egingo dituzte.

Orain arte 50 km/h-koa zen errepide horretako gehieneko abiadura. Udal arduradunek adierazi dute istripuak murriztea dela neurri berriaren helburua.

Axel Lasak, Unax Landak eta Oier Zabaletak beren finaletan gailentzea lortu dute asteburuan. Orokorrean, hamabi partidatik bederatzitan nagusitu dira.

Ostegunean egingo dute prozesuaren ondorioen partekatze saioa Xenpelar Etxean, 19:00etan hasita.

Ansak eta haren bikotekide eta dantzari Igor Bacovichek gidatzen duten Metamorphosis Dance Konpainiaren Al desnudo ikuskizuna izango da Lekuonako Sorlekua auditorioak hartuko duen lehenbiziko ikuskizuna.

Kontzertua doakoa izango da baina ezinbestekoa da gonbidapenak eskuratzea; astelehenetik aurrera banatuko dituzte Niessen Kulturguneko harreran.

2010-2020 epealdirako osatutako plangintzari buruz hausnartu eta datorren hamar urteetako plana garatzen hasteko bilerak egingo dituzte barruti bakoitzean.

Bigarren asteburuan jarraian, Oiartzun Kirol Elkarteko nesken talde nagusiak Logroñoko talde baten bisita jasoko du Ugaldetxon.

Lekuona Fabrikaren kudeaketa ereduaren eta urtero izango duen kostuaren gaineko informazioa ere eskatu du PSE-EEk.

Futboleko bi atseden izan ezik, gainontzeko kirol taldeek hitzordua izango dute datorren asteburuan. Denboraldien amaierara heltzear daude ia denak.

Gipuzkoako pilota txapelketako finala jokatu dute Oiarpeko Egoitz Etxabek eta Mikel Aranburuk, elkarren kontra.

Allerruko emakumeen talde nagusian etxean jokatuko du bihar. Jaixkik Leioaren kantxan atera behar du partida aurrera. Munttarpen, kadeteak soilik martxan.

Maiatzaren 1eko aldarriei segida eman asmo dute, "Itaiaren tesi politikoaren oinarrietako bat den antolakuntzaren gaia barnebiltzen duelako".

'50 años no son nada’ eleberria argitaratu berri du idazle errenteriarrak. LGTBI literaturan mugarri izan den ‘El viaje de Marcos’ liburuaren ondorengoa da sorkuntza berria. Hausnarketa sustatu nahi du bere nobelekin.