2021/5

maria oiartzun logroñes 2021

Oiartzun KEko neskek 86 minutu soberan izan dituzte

Lehen Nazional Mailako neskek Logroñes azpiratu dute, lehenengo lau minututan bi gol sartuta. Hirugarren taldeak husna berdindu zuen Allerrurekin.

Iraunkortasun faktorea borrokatzera deitu du Duintasunak

Jubilatu eta pentsiodunak gogor datoz, bide luzea dute atzetik egina euren eskubideen eta zahartzaro duin baten aldeko borrokan, eta horretan jarraitzeko borondate irmoa erakutsi dute gaur berriro, "borrokan jarraituko dugu 2011ko eta 2013ko pentsioen erreformak indargabetzeko, besteak beste, iraunkortasun faktorearen erreforma".

Juanito Arozena

Juanito Arozenaren txistua isildu da

Lartaun txistulari taldeko kide historikoa eta Oiartzungo kulturgintzako erreferenteetako bat hil da, 91 urterekin.

oiartzun olaberria pala

Oiartzungo palistek ez dute herriartekoa modu onean hasi

Olaberriaren kontrako bi partidak galdu dituzte Madalensoron, horietako bat alde handiagatik. Itzuliko partidak asteburuan jokatuko dituzte.

2021eko Maiatzaren Leheneko manifestazioa Oarso Bidasoko LAB sindikatuak deituta.

[Bideoa eta galeria] Aldaketaren alde mobilizatu dira langileak LABen eskutik

Bidasoa eta Oarsoaldeko ehunka herritarrek Errenteria-Oreretako kaleak bete dituzte langileek pairatutako prekarietatea salatu eta aldaketarako garaia dela aldarrikatuz.

Fanderian egindako omenaldiaren irudia.

Jesus Mari Zamora eta Jon Bautista futbolariak omendu ditu udalak

Realaren «bi une historikoetan» parte hartu duten bi jokalari errenteriarrei aitortza egin zieten atzo Fanderiako futbol zelaian.

Otsailean pairatutako txikizioaren irudia.

Haurtzaro Ikastola eta Urmendi eremuetako «txikizioari» irtenbidea bilatzera deitu dute

Asteburu eta oporraldietan bertan elkartzen diren lagun kuadrillek «txikizioa» eragiteaz gain, dena zaborrez beteta uzten dutela salatu du Haurtzaro Ikastolak.

Praktika onen seinalitika zabaldu dute Gaztañoko bizilagunek

Errepresiboak, arrazistak, sexistak, homofoboak edo faxistak diren jarrera eta ekintzak ez ditu onartuko Gaztaño auzoak.

Hondarribiar bat eta sanjuandar bat, futboleko Europako finaletan

Unai Emery entrenatzaileak Vila-Real zuzenduko du Europe Leagueko finalean. Xabier Mancisidor atezain entrenatzailea Manchester Cityrekin da Championseko finalean.

oiartzungo feministen asanblada

Mugimendu feminista astelehenean bilduko da

Oiartzungo Feministen Asanblada batzarra deitu du astelehenerako. Udaletxeko pleno aretoan egingo dute bilera.

pilota

Oiarperen asteburuko partiden kartelera (2021-05-06)

Eskuz binakako txapelketen lehenengo faseko partidak izango dira asteburuko gehienak. Atzeratutako finala, gaur.

Ipuin kapsula, 'Jon beldurgabea', liburu bat eta kartelburuak Lezoko kultur agendan

Ostiralean eta igandean antzerkiak jasoko ditu Gezalak. Andreoneren udaberriko lehen ipuin kapsula bihar da. Larunbatean, Mikel Antzaren aurkezpena.

Zoru berria izango du Gernika plazako haur jolasen eremuak

Eguraldi txarra egiten ez badu, bi astean amaituko dituzte berritze lanak.

Eskola eremuan orientazio mapa bat izango dute ikastetxeek

Gipuzkoako Mendi Federazioak ikastetxeetan orientazio jarduerak antolatzeko orientazio mapa editagarria eta maketatua eskainiko die.

Zabalik da Lezoko udaleku irekietan izena emateko epea

Hilaren 14ra arteko epea dago aurre-matrikulazioa egiteko. Plaza lortzen dutenek hilaren 17tik aurrera ordaindu behar dute 80 euroko matrikula.

elizalde

Pista jolasean ibiltzea, Abaraxka Ibiltariaren proposamena

Abaraxka ludotekaren komunitatea gonbidatu dute larunbat arratsaldean Elizalde auzoko kaleetatik pistak biltzen aritzeko.

Gehiago