2021/8

Banderarik eskuratu gabe igaro dira azken asteburua [Irudia: Hibaika]

Azkeneko eta azken aurreko estropadak jokatuko dituzte eskualdeko traineruek

Liga guztiak amaitzear daude eta Hibaika, orain, hirugarren dago. KAE 1 liga hitzordu bikoitzarekin amaituko da asteburuan Plentzian eta Bilbon.

Elkartasuna adierazi diete zapatistei: "Pasaian ongietorriak zarete"

Lau barrutiek bat egin dute komunitate mexikarrari gonbita egin eta egonaldia prestatzeko. Mexikoko Gobernuak etortzekoak ziren 170 kideri pasaportea ukatu die.

Bigarren aldiz boikotatu dute animalien sufrimenduari buruzko erakusketa

Aska Itzank Animaliyak (AIA) taldeak salatu du Iturriotzen zegoen erakusketa ibiltariko argazki guztiak eraman dituztela. Iniziatiba bertan behera utzi behar izan dute.

Udaren bukaeraz gozatzeko jarduerak eskainiko dituzte Oarsoaldean

Eskualdea osatzen duten lau udalerriez gozatzeko plangintza osatu du Oarsoaldea Garapen Agentziak. Irailera arteko zerrenda egin dute.

Topoaren lanek eragina izango duten ondasunen jabeei dei egin diete

Ondasun eta eskubideak desjabetu beharko dituzte titularrek horiek okupatuak izan daitezen. Udaletxean hitzordua emateko zerrenda bat gauzatu dute.

Eugenio Elduaien. Gipuzkoako Arrantzaleen Kofradietako presidentea.

[Elkarrizketa] "Oraindik abuztu erdian gaude eta barku guztiak geldi jada"

Gaurko egunarekin bukatu da hegaluzearen kostera, euskal arrantzaleek Espainiari esleitutako kopuruaren %57 atzeman dutelarik. Kuotak negoziatzea eskatu dute.

Eskuzko pasakako bi txapelketen finalak jokatu dituzte

Oiartzungo X. eskuzko pasakari eta VI. Gipuzkoako txapelketari bukaera eman zieten ostiralean Kontzejupean izandako lehiekin.

Kantabriatik etxera ekarri dute bandera Hibaikako emakumeek

Castro Urdialesen garaile izan dira ETEn Errenteria-Oreretako arraunlariak, eta bigarren sanjuandarrak. Bina hitzordu izan dituzte asteburuan hiru ligek.

'Mater' ontzia lehorrean geratuko da iraila bukaerara arte

Itsasoan programatutako jarduera guztiak bertan behera utzi ditu museo ekoaktiboak; motorrean mantenu lanak egin behar dituztelako hartu dute erabakia.

fanderia errota

'Zer da zuretzat Fanderia, argazki galeria' osatu nahi du udalak

Hilaren 21ean errota eta auzoan zehar bisita gidatua egingo dute bisitariek argazkiak egin ditzaten; irailaren 5era arte entregatu ahal izango dira irudiak.

Aurrenekoz denboraldian, Pasaia Kayak garaile izan da Donostiako uretan

Nagusitasuna erakutsi zuten pasaitarrek Donostia-Pasaia-Donostia proba klasikoan, sasoia hasi zenetik lehen aldiz podiuma koroatuz taldekako sailkapenean.

Kamioilari bat ospitalera eraman dute ibilgailuaren kontrola galdu ondoren

Ibilgailua iraultzeko zorian gelditu dela jakinarazi dute suhiltzaileek. Beraungo San Marko bidean, biribilgunera iristeko aldapan, gertatu da istripua.

Jardunaldia antolatu dute Gaurgeroa eta Duintasuna elkarteek

'Parte hartzea, ahalduntzea eta mugimendu sozialak' landuko dituzte eta joateko aurretik izena eman behar da.

100 urte bete dituzten bi antxotar omendu ditu alkateak

Mendeurrena ospatzeko, lore-sorta eta oroitzapen plaka bat eskura eman die Izaskun Gomezek Carmen Iragorri eta Victoria Sanchezi.

Auzo konpostaren jarraipen bisita egingo dute datorren astean

Irailaren 2an, osteguna, egingo dute udalerriko konposta guneetatik ibilbidea. 09:00etan hasiko dira, Altamiratik abiatuz.

Aurreko asteburuan baino 6 kutsatu gehiago hauteman dituzte

Errenteria-Orereta eta Oiartzunen tasen beheranzko joera mantendu da; Lezo eta Pasaian, aldiz, gora egin du zifrak asteburuan.

Lehen aldiz aurkeztuko du Pasaia Kayakek K-2 misto bat, bihar, Donostian

Larunbat goizean jokatuko dute hiriburuan Nautiko Klubaren proba klasikoa, Itsas Kayakeko Euskadiko Koparen XVI. edizioaren barruan.

'Irabazi arte' telesaileko zati bat grabatu dute Lezon

Herriko hainbat kaletan eta frontoian egin dituzte grabaketak EITBren produkziorako. Emakumezkoen futbol talde berri baten historia kontatuko dute.

COVID-19: Oiartzun eta Pasaia eremu gorrian; Lezo eta Errenteria-Orereta, horian

Desparekatua da birusaren hedapenaren egoera Oarsoaldean gaur-gaurkoz. Aste honetan joan denean baino 8 kasu positibo gutxiago hauteman dituzte.

Trafikoa moztuko dute datorren astean udalerriko bi puntutan

Asfaltatze lanak medio, hilaren 24 eta 25ean Maria de Lezo kalea moztuta egongo da, eta Antonio Valverde plazaren atzealdea hurrengo bi egunetan.

Gehiago