maria oiartzun logroñes 2021

Oiartzun KEko neskek 86 minutu soberan izan dituzte

Lehen Nazional Mailako neskek Logroñes azpiratu dute, lehenengo lau minututan bi gol sartuta. Hirugarren taldeak husna berdindu zuen Allerrurekin.

Iraunkortasun faktorea borrokatzera deitu du Duintasunak

Jubilatu eta pentsiodunak gogor datoz, bide luzea dute atzetik egina euren eskubideen eta zahartzaro duin baten aldeko borrokan, eta horretan jarraitzeko borondate irmoa erakutsi dute gaur berriro, "borrokan jarraituko dugu 2011ko eta 2013ko pentsioen erreformak indargabetzeko, besteak beste, iraunkortasun faktorearen erreforma".

Juanito Arozena

Juanito Arozenaren txistua isildu da

Lartaun txistulari taldeko kide historikoa eta Oiartzungo kulturgintzako erreferenteetako bat hil da, 91 urterekin.

oiartzun olaberria pala

Oiartzungo palistek ez dute herriartekoa modu onean hasi

Olaberriaren kontrako bi partidak galdu dituzte Madalensoron, horietako bat alde handiagatik. Itzuliko partidak asteburuan jokatuko dituzte.

2021eko Maiatzaren Leheneko manifestazioa Oarso Bidasoko LAB sindikatuak deituta.

[Bideoa eta galeria] Aldaketaren alde mobilizatu dira langileak LABen eskutik

Bidasoa eta Oarsoaldeko ehunka herritarrek Errenteria-Oreretako kaleak bete dituzte langileek pairatutako prekarietatea salatu eta aldaketarako garaia dela aldarrikatuz.

Fanderian egindako omenaldiaren irudia.

Jesus Mari Zamora eta Jon Bautista futbolariak omendu ditu udalak

Realaren «bi une historikoetan» parte hartu duten bi jokalari errenteriarrei aitortza egin zieten atzo Fanderiako futbol zelaian.

Otsailean pairatutako txikizioaren irudia.

Haurtzaro Ikastola eta Urmendi eremuetako «txikizioari» irtenbidea bilatzera deitu dute

Asteburu eta oporraldietan bertan elkartzen diren lagun kuadrillek «txikizioa» eragiteaz gain, dena zaborrez beteta uzten dutela salatu du Haurtzaro Ikastolak.

eaj udal taldea

EAJk "errespetua, aniztasuna eta erlijio askatasuna bermatzearen" alde dagoela berretsi du

Asteazkeneko plenoan laikotasunaren gaineko mozioan kontrako botoa ematearen xehetasunak eman dituzte. Eukaliptoari buruzkoa ere hizpide izan dute.

Handia da Luis Otaño

Luis Otaño txirrindulari profesional izandakoaren ibilbideari gorazarre egiteko aitortza ekitaldia egin dute gaur. Herriko kiroldegian, haren ibilbideaz goza daiteke.

Arrantza mundutik ingurumenaren zaintzara, 31 urte bete ditu Materrek

Zurez egindako azken euskal atunontzi handia izandakoak 12 urterekin utzi zion arrantza egiteari, museo bihurtu eta itsasoa zaintzeko lanetan hasteko.

Domina uzta Pasaia Kayakentzat Itsas Kayakeko Gipuzkoako Txapelketan

Urrezko domina bat, zilarrezko hiru eta brontzezko bat lortu zituen talde pasaitarrak bakarkako lanean. Taldekako sailkapenean, bigarren.

trintxerpe jaiak

Jaiak bertan behera uzteko "aldebakarreko" erabakia gaitzetsi du EH Bilduk

Oposizioko alderdiak salatu du EAJ eta PSE-EEk bizkarra eman dietela "enegarren aldiz" Pasaiako kultur eragileei, herritarrekin erabakia kontsultatu gabe.

elkarretaratzea lab

Zerbitzu publikoen alde mobilizatu dira

LAB sindikatuak deituta, elkarretaratzea egin dute goizean Oiartzungo udaletxearen aurrean. Lanpostu publikoak sortu eta kontsolidatzea eskatu dute.

Bihar, Parketarrak egitasmoko saioa Lezon

17:00etan 3-5 adin tartekoen eta haien gurasoen txanda izango da, eta ondoren, 6-9 adin tartekoena. Goiko Plazan izango da saioa (eguraldi txarrarekin Herri Eskolako patioan).

Ate irekien jardunaldia egingo du Touringek igandean

2011-2013 urteen artean jaiotako haurrei begira ate irekien jardunaldia egingo du Touringek igandean.

Ostiralean, Imanol Ezkurdiari eta Julen Lobeteri omenaldia Plazetan

Allerru Kirol Elkarteak antolatu du aitortza ekitaldia, ostiralerako. Real Sociedad B taldeko bi lezoarrei gorazarre egiteko saioa 18:00etan hasiko da.

hodei lujanbio

Hodei Lujanbio, Andosillan garaile

Andosillako lasterketako ibilbide luzean nagusitu da oiartzuartutako goizuetarra. Navartrail kopan lehenengo postuan doa.

Mikel Odriozola Estadioko lanen bigarren faseari ekingo diote ostegunean

Mikel Odriozola Estadioa herritarrentzat itxita izango da ostegunetik aurrera.

28 urteko gizon bat atxilotu dute Antxoko taberna batean lapurtzeagatik

Goizaldeko 04:30a aldera gizonezko bat atxilotu du Ertzaintzak, Pasai Antxoko ostalaritza establezimendu batean indarra erabiliz lapurreta egitea leporatuta.

zerbitzu publikoen alde

Zerbitzu publikoen alde mobilizatuko dira bihar

ELA, LAB, CCOO, Satse, Steilas eta ESK sindikatuak mobilizazio dinamika eramaten ari dira aurrera. Udaletxearen aurrean elkartuko dira bihar.

Gehiago