[Erreportajea] 642 sinadura, saneamendurako herri proposamenaren alde

Hiru dokumentu aurkeztu ditu Donibaneko Saneamendu Osotasunaren Aldeko Batzarrak udaletxean; horien artean, udal arduradunekin "berehala" biltzeko eskaera.

kelvin muik irabazi du

Eguneroko ogia euskaraz eskatzeagatik, saria

Oarsoaldeko okindegietan euskararen erabilera sustatzeko helburuz 'Atera mamia euskarari!' kanpainaren zozketa egin dute. Kelvin Muik irabazi du Oiartzunen.

Inoizko Ikuskarik emankorrena izango da aurtengoa

3.000 film laburren artean 32 hautatu dituzte lehiaketa ofizialean parte hartzeko. Oarsoaldeko herri guztietan eskainiko dituzte aurten lanak estreinakoz.

zuhaitz magikoa

Zuhaitz Magikoa izeneko sormen ekintza kolektiboa egingo dute hilaren 20an

Haziak proiektuak goiz eta arratsaldean banatuko den tailerra antolatu du hilaren 20rako. Bakarka, senideekin edo lagunekin parte har daiteke.

Barrutikako proposamenak egin dizkio EH Bilduk 2022ko aurrekontuari

Koalizioak zenbait zuzenketa aurkeztu dizkio EAJ eta PSE-EEren proposamenari. Barrutiz barrutikako nahiz ildo orokorreko hainbat proiektu aurkeztu dituzte.

Oarsoaldeko ikasleen erdiak baino gehiagok egiten du Eskola Kirola

Ikasleen parte hartzea %7 igo da 2018tik. Oraindik ere gehienak mutilak diren arren (%65), nesken presentzia geroz eta handiagoa dela adierazi dute arduradunek.

Organikoa konpostatzen dutenen hobaria bost puntuan igo du udalak

Biohondakina kaleko edukiontzi marroiaren bidez gaika biltzen dutenek, berriz, %27ko hobaria jasotzen jarraituko dute, baldin eta hileko egun ezberdinetan, edukiontziaren hiru irekiera egiten badituzte.

Eguzki: "Bigarren dorretxoan planifikatutako eraldaketa salatu nahi dugu"

Eguzkiren arabera, Jaizkibelgo bigarren dorreoian plataforma bat egiten ari dira. Hondakinen handitzea eta zuhaitzen mozketak izago direla adierazi du.

Haurren aurrean helduok heldu aurkezpena

'Haurren aurrean helduok heldu' iniziatiba aurkeztu dute, eredugarritasunean eragiteko

Haurrekin harreman zuzena duten helduen hizkuntza praktiketan eragin nahi dute, hilaren 22tik abenduaren 5era. Oiartzun da 80 herrietako bat.

Gazte enplegu planean izena eman daiteke astelehenera arte

Hauetarako eman daiteke izena oraindik: harreragile bat, bi administrari, digitalizatzaile bat,  informatikako tekniko espezialista bat, eta komunikazio teknikari bat.

Astelehenetik asteazkenera, COVID-19agatik 85 kutsatu gehiago Oarsoaldean

Kutsatzeen buru Errenteria-Orereta eta Pasaia daude, 41 eta 27 kasu gehiago jaso direlako hurrenez hurren. Lezon ia bikoiztu egin da tasa aste honetan.

Porrotx eta Marimototsek urtebetetze ospakizuna egingo dute Donibanen

Marimototsen urteak ospatuko dituzte bi pailazoek Donibaneko Juanba Berasategi auditorioan, abenduaren 10ean. Sarrerak eskuragai daude jada.

IRITZI EMAILEAK. AINHOA SALABERRIA GARMENDIA. LEZO.

Belarri zorrotzak goxatzen

Adineko andreen aurkako indarkeriaren hitzaldia, bertan behera

Arduradunek adierazi dutenez, "hizlariaren arrazoi pertsonalak tarteko", ezingo da saioa aurreikusitako egunean egin. Gibelatu egingo dute.

Hilaren 19an, ostiralean, egingo dute ur mozketa.

Ur mozketa gaur gauean

Matxura bat konpontzeko, ur mozketa egingo dute gaur gauean. 22:00etatik 05:00etara izango da mozketa eta Errenteria-Oreretako eremu zabal bati eragingo dio.

Euskarak Pasaian dituen ahuleziak identifikatzeko bilerak, barrutiz barruti

Bokale Euskararen Aholku Batzordeak barrutiko bilera bana egingo du euskara sustatzen jarraitzeko. Euskara ez dakitenei bertaratzeko deia egin diete.

Astelehenean hasiko dira emakumeentzako korrika saioak

Emakume guztientzat zabalik dauden korrika saioak dire astelehenero egingo dituztenak. Lehen 'kedada' astelehenean da, 19:00etan.

Stockholmdik, Albaolara

Stockholmeko (Suedia) Skeppsholmes Folkhoskola eskolako ordezkariak Aprendiztegin, Albaolako ontzigintza eskolan, bisitan dira.

Gehiago