Sortzaileen azoka Elizalde Herri Eskolan.
Portu Agintaritza

Geoalcalik bere potasa ekoizpen berriaren urteko 700.000 tona esportatuko ditu portutik

Asmoen protokoloa berriz sinatu dute Portuko agintaritzak eta Geoalcali enpresak. Muga meategian ustiatzen duena bertatik esportatzeko hitzarmena berritu dute.

Bosgarren sailkatu da San Juan Errenteria-Oreretako banderan

Oarsoaldeko traineru guztien artean soilik 'Batelerak' izenpeko ontzia lehiatu da asteburuan; arrosek ezin izan zuten garaipena eskuratu.

Hibaikak irabazi du Errenteria Hiria Emakumeen Traineru Elkarte Bandera.

Hibaika etxean garaile

Errenteriako Hiria III. Ikurrinaren jaun eta jabe izan ziren atzo Hibaikako arraunlariak; garaipena ospatu zuten Zumardian.

atzamarka bertso saioa

[Galeria] Errimekin atzamarka eginez, bidea urratu

Bertso saio feminista egin dute Kontzejupe plazan, Atzarmarkak antolatuta. Irati Alcantarilla, Haizea Arana eta Ekhiñe Zapiain aritu dira bertsotan, giro politean.

Itsasoa hemen hasten da ekimena bultzatu dute oiartzungo udalekuetako haurrek

Itsasoa lehorretik zaintzearen kontzientzia hartu dute udalekuetan

Oiartzungo udaleku irekietako LH5 eta LH6ko partaideek 'Itsasoa hemen hasten da' ekitaldia ekarri dute herrira, estoldetara botatzen dugun zaborrari begirakoa.

Emakumeen aztarnek hartuko dute espazio publikoa

Herriko historia feministan mugarri izan diren gertaera eta emakumeak lehen lerrora ekarriko dituzte, aitortza egiteko espazio publikoa hartuta. Murala osatzen jarraituko dute bihar.

Kilometro Lezo proposamenean 20 ekitaldi kultural udan zehar

Bigarren Kilometro Lezo, luzeagoa eta zabalagoa

Udako kultur eskaintzak iazkoak baino astebete gehiago iraungo du. Ekitaldien nolakotasunean ere aldaketarik bada, esparru gehiagotara zabaldu dituztelako. Lezoko sortzaileak, present.

Frankismoaren biktima izandako udalbatzari errekonozimendua, justizia eta erreparazioa eskainiko dizkiote

Irailaren 11n ekitaldi instituzionala egingo du udalak errepresio frankistaren biktima izan zen udalbatza omentzeko. Beste bi omenaldi ere aurreikusi ditu udal langile bat etagaraiko maisu maistrak omentzeko.

Etxean lehiatuko dira Hibaikako emakumeak igandean

Hibaika, Oiartzun ibaian jokatuko den lehian garaile izaten saiatuko da, are gehiago etxean izanik. Erlojupekoa izango da estropada, eta bi luze egin beharko dituzte ontziek.

Zundaketak hasi dituzte Pontikan

Pontikako aparkaleku proiekturako beharrezkoa da zundaketa horiek egitea.

Auzoetako emakumeak, martxan dira berriro

Hilaren 21, 22 eta 23an eman daiteke izena ikastaroetako auzo elkarteetan bertan. Zortzi dira ekintzak antolatu dituztenak.

IRITZI EMAILEAK. ARANTXA URBE IRAZUSTA. ORERETA

Basakeria erreparatze bidean?

IRITZI EMAILEAK. EIDER PEREZ ADELETX. PASAIA.

Lanarekiko atxikimendu falta

Bina berdindu du Pasaiak Santutxuren aurka, sasoiko hirugarren partidan

Lortutako puntu berriarekin, zortzigarren dira zuri-gorriak Hirugarren Mailako sailkapen orokorrean. Hurrengo jardunaldia, larunbatean, Beasainen.

neska gazteak

Urrian Elizondon egingo den neska gazteen Baterajotzea aurkeztuko dute

Aurkezpen ekitaldia larunbatean izango da, Oreretako Gaztetxean. Eskualdeko neska gazte guztiei dei egin diete bertara hurbil daitezen.

xabier lete poesia saria

Aldundiaren Xabier Lete Nazioarteko VI. Poesia Saria, abian

Sarian parte hartzeko epea irekita egongo da abenduaren 5era arte. Gutxienez 500 bertso lerro idatzi beharko dira. Martxoan emango dute irabazlearen izena.

Allerruren lau taldek asteburuan hasiko dituzte ligak

Gizonen Ohorezko Erregionala izango da Plazetako zelaia zapaltzen lehena; emakumeen Gorengo Mailakoek Donostian jokatuko dute igandean.

Parte hartzeaz eta ahalduntzeaz aritu dira pentsiodunak

Merkatuzarren izan dute jardunaldia 10:00etan hasita eta 14:00etan bukatu dute.

Gehiago