2022/2

Astelehenean hasiko dira Galtzarabordan topoaren trazatu berriaren lanak

Lanen ondorioz, geltokiaren eta kiroldegiaren alboan dagoen parkea okupatuko dute langileek. Udalak inguruko bizilagunei informazioa eman die.

"Lehen arreta itolarrian. Zure osasuna, ere"

Satse, ELA, LAB, CCOO eta UGTk bat egin dute udalerrietako osasun zentroetan elkarretaratzera deitzeko. Gaur 13:00etan bildu dira.

Sabadell Orereta

Etxegabetze saiakera bat salatu dute Sabadell bankuaren aurrean

Kaleratzeen kontrako mugimenduak deituta, elkarretaratzea egin dute sukurtsalaren aurrean. Etxebizitza funts putre bati saldu diotela esan dute.

Zuntz optikoa San Pedro eta Donibanera helduko da "datozen asteotan"

Loreto Osa Hirigintza zinegotziak iragarri du, arau aldaketa bati esker, banda zabalaren luzapen eraikinen fatxadetatik egin ahalko dela.

Papresak konpromiso zehatzak hartu ditu udalarekin

Momentu honetan fabrika eraldaketa prozesu batean murgilduta dago, eta lan horiek ekainera arte luzatuko badira ere, Papresatik zenbait neurri abiatu dituzte zarata eta kamioien trafikoa berehala hobetzeko.

Mikel del Val

Osasun publikoaren alde elkartuko dira gaur Antxoko anbulatorioan

Hiru aldarri izango dituzte: osasun publikoa indartzea, lehen arreta sendotzea eta barrutian behin betiko osasun zentroa sortzea.

martxoak 8 oiartzun 2022

Martxoaren 8ko azken ukituak emango dituzte astelehenean

Oiartzungo Feministen Asanbladak batzarra deitu du hilaren 21erako, Munanierren. Emakumearen Egunari azken zertzeladak emango dizkiote.

Luzuriagaren %80a eskuratzeko tramiteak hasi ditu Izaskun Gomezek

Kreditu Ofizialeko Institutuko presidentearekin bildu da alkatea. Jabeekin erosketa adosteko kudeaketak "erritmo onean" doazela adierazi du.

San Pedroko BOEen zozketa hilaren 23an egingo dute

San Pedroko Velasco eremuko 39 babes ofizialeko etxebizitzen zozketa hileko azken asteazkenean egingo dute, Juanba Berasategin.

hikalaguna

Hikalagunen bila ari da Ttur-ttur, oiartzuarrak hika hitz egiten jartzeko

Udaberrirako iniziatiba berri bat antolatu du Ttur-tturrek, hitanoa indartzeko. Taldeak edota norbanakoak animatu dituzte, izena eman dezaten.

Ostalaritza eta merkataritza arloan ezinegona adierazi du PSE-EEk

Duela urtebete inguru onartu zen arloko plan estrategikoan aurrerapausuak ez direla eman adierazi dute. Seriotasuna eskatu diote alkateari.

Lezoko EH Bildu: "Herriaren ura Añarberi eman nahi dio gobernu taldeak"

Jaizkibelgo urak herriak kudeatzen jarraitu behar duela uste du koalizioak, "altxor handia du Lezok, pribilegio handia",

Udalak eta Laurak Batek elkarrekin aztertuko dituzte topoaren obrak

Lehentasuntzat obren balizko albokalteak gutxitzea jo dute, baita herritarrek uneoro informazioa edukitzea ere.

Lezoko gobernu taldeak herriko ur guztiak Añarbek kudeatzea nahi du

Orain arte herriko uren %70 kudeatu du mankomunitate horrek. Gainontzeko %30 udalak kudeatzen du, Jaizkibelgo urekin.

Urteko bigarren ohiko udalbatzarra egingo dute asteartean

Arratsaldean udaletxean bilduko dira, eta bereziki barne-antolaketa eta ogasunari dagozkien auziak landuko dituzte.

Errenteriako kirol taldeen asteburuko partidak (2022-02-18)

Touring eta Oiartzunen arteko derbia izango da asteburuko lehia garrantzitsuenetakoa. Ereintzako bi talde nagusiek bolada onari eusten saiatuko dira. Ostikok lehia garrantzitsua du gaur azken postuan den Zarautzen aurka.

Mikel del Val

Datorren otsailaren 28an, gazteenen sexualitatearen inguruko saioa

Hitzaldia Gaztematika Gipuzkoako Foru Aldundiaren sare publikoak eta Oiartzungo Udalak antolatu dute, haur eta nerabeen gurasoei zuzenduta.

Datorren astean, 'Kantu astea' antolatu dute Trintxerpen

Arratsaldero emanaldiak egongo dira, eta artean soprano, piano-jole zein musikari ezberdinen obrak entzun ahalko dira.

Martxan da 'Motxian Eby' bideo-erronka lehiaketa

Oarsoaldeako Euskara Batzordeak 12 eta 17 urte arteko gazteentzat antolatu du egitasmoa. Kai Nakai abeslariak proposatuko ditu erronkak.

Inauterietako egitaraua aurkeztu dute

Gaurtik hasita eta martxoaren 1eko sardinaren ehorzketa bitarte, ekintza eta jarduera ugari antolatu dira herrian Inauteriez disfrutatzeko.

Mikel del Val
Gehiago