
Meipitik hasi eta Santiago plazaraino bidea egin du Donibaneko Kantujirak gaur eguerdian. Arratsaldean, musa, dantza eta eta herri kirolak.

Lehen aldiz lortu du Euskal Herriko Herriarteko Pilota Txapelketa irabaztea, eta udalak harrera egin die pilotariei.

'Erreka' traineruak Pasaiako XXXVII. Bandera lortu du. Zazpi ehuneneko abantaila atera diote sanjuandarrek KAEko buru den 'Libia'-ri.

Kuadrillen Eguna ospatu dute gaur madalenetan. Aurten bazkaririk ez, baina bazkalosteko poteorako hitzordua hutsik egin gabe bete dute.

Meipin egin diete ongietorria udaran zehar Oarsoaldeko bizilagun berri izango diren 9 adingabeei. Urduri bezain irribarretsu heldu dira.

Etxeko emakumeak nagusitu dira Errenteria Hiria Emakumeen IV. Ikurrina lortzeko estropadan. Puntutan berdinduta, aurretik dute Hondarribia.

Gazteenek danborrak eta barrilak hartu dituzte soinean. Helduagoek, aldiz, txarangekin lagundu diete.

Guztira, 531 lan aurkeztu dira: poesian 245 eta prosan 286. Epaimahaia Eider Rodriguez eta Lander Garro idazleek osatu dute.

Pasaitarra izango da esperimentazio gune berriaren zuzendaria. Onartu du «erronka handi» bat izango duela parez-pare, baina gogotsu da. Zentroaren xehetasunak eta Errenterian kokatzearen argudioak plazaratu ditu.

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Etorkizuna Eraikiz programaren ardatz nagusietako bat da Badalab. Etorkizunean euskara erabiliko dela bermatzeko esperimentaziotik ekarpena egingo duen espazioa da.

Udalak argudiatu du "arrazoi praktikoengatik eta antolaketagatik" lekualdatuko dutela udaletxeko arkupeetara makina.

Nafarroako etorbidea itxita egongo da Larzabal, Niessen eta Lezo artean, 14:35etik 17:00etara. Gidariei ordezko bideak erabiltzea eskatzen zaie.

09:00etan hasiko dira teknikoak herriko bost guneen bisitekin, hurrenkera honetan: Altamira, Andreone, Aralar, Arretxene eta Lopene.

Manuel Lekuona etorbidea itxiko dute jaitan zehar, eta Rafael Pikabea kaletik bideratuko dituzte ingurukoak.

Atzo lehiatu zituzten jokatu behar zituzten azken bi finalerdiak. Datorren astean zehar izango dira bi finalak.

Orduero eskainiko du zerbitzu berezia udalak, eta Oiartzungo zazpi auzoetara iritsiko da. Segurtasun neurriak hobetzea da helburua.

Herriko plazan izango da, 22:30ean. Proposamen eszeniko dotorearekin osatuko da, eta zezen-suzkoa presente egongo da berriz ere.

Iragan ediziorako Pasaian sorturiko Bihurguneak abestia oinarri, bideoklipa egin dute. Geroz eta dantzari gehiago; geroz eta hiztun gehiago?

Anima zaitez eta eman ezazu izena kazetari deialdirako.

Helburu eta zeregin ezberdinengatik, Oiartzungo Udalak berdintasun politikak hauspotzeko indartuko ditu guneok.