Arramendi pasealekuko bizilagunei babesa eman diete

Apirilaren 16an iraungiko da duela 15 urte sinatutako kontratua, eta familia horien etxegabetzea saihesteko bildu dira gaur Bulebarrean.

ibai trebiño donbass
Ibai Trebiño. Kazetaria.

"Dokumentalak balio handiagoa du gaur egun 2015ean baino"

Donbasseko gerrari buruzko dokumentala emango dute bihar Oiartzunen. Ibai Trebiño egileak Ukrainako egoeratik eratorritakoak aipatu ditu.

[Bideoa eta galeria] Korrikaren sua piztu dute Beraunen

Korrika Errenteria-Oreretan dago jada. Ikasle gazteenak hasi dira Korrika Txikian parte hartzen, eta lehenak, Beraungoak izan dira.

'Lumineszenteak' erakusketa ikusgai, Xenpelarren

Igone Mariezkurrena kazetariaren eta Irantzu Pastor argazkilariaren lana da 'Lumineszenteak'.

arritxulo

Aiako Harria Mendi Martxa eta lasterketa antolatu du Arritxulok

Arritxulo atxerpetxean hasi eta bukatuko den ibilbide zirkularra maiatzaren 8an egingo dute.

Udako Oporrak programan izena emateko epea zabalik da

Hilaren 11tik 15ra arte izen-emateak telematikoki egin beharko dira.

'Zaharrak Berri' musika-proposamena Gabierrotako zaharren egoitzan

Hilaren 10ean, igandea, izango da emanaldia, eguerdiko 12:00etan.

Espetxean larriki dauden presoak babestu dituzte

Bihar, apirilak 7, Osasunaren Nazioarteko Eguna da, eta horren harira, herriko hainbat eragilek larriki dauden presoak ekarri dituzte gogora.

Korrikako 'Euskaparate' lehiaketak baditu saridunak

Gaur goizean eman ditu jakitera epaimahaiak eskualdeko erakusleiho txukunenen izenak. Udalerri bakoitzeko bana hautatu dute.

areto futbola

Euskal Liga, gertu

Oiartzungo futbol areto taldeak gaur jokatuko du play off-eko itzuliko partida, joan den astekoa berdindu ondoren (2-2 Pari Berriren konta). Irabazi ezkero, finalerako txartela eskuratuko dute oiartzuarrek.

Hilaren 24tik 27ra, Lezoko Donibane kalea ibilgailuentzat itxita

Donibane kalean mantenu lanak egin behar direlako izango da itxita datorren asteko asteartetik ostiralera herriguneko karrika.

'The Assistant' filma proiektatuko dute datorren asteartean

OzZinema taldearen eskutik, emakumeenganako indarkeriaren aurka lanketa egitea da helburua. Sarrerak salgai daude dagoeneko, lau eurotan.

Bihar arratsaldean itxita egongo da Trintxerpeko Euskadi hiribidea

Arratsaldeko 16:00ak eta 18:00ak artean, etorbidea moztuko dute, Gipuzkoako Dantzarien Biltzarra dela eta.

Datorren ostiralean, oinarrizko bitxigintza tailerra eskainiko dute

Ainhoa Ibargurenek gidatuko du tailerra, eta Habian! inkubagailuaren egoitzan izango da, arratsaldeko 18:00etatik aurrera.

atsolorra

Atsolorraren zapia jantziko diete oiartzuar berriei

2021ean jaiotako haurrei ongi etorri beroa egingo diete igandean, Arizmendieneako lorategian.

[Kartelerarekin] "Urteko partida garrantzitsuena" du gaur Jaixkik

Gipuzkoako 2. Mailara Igotzeko play-offean, itzuliko partida dute gaur lezoarrak Ibarran: joanekoan 2-1 irabazi zuten.

Asteburu zuri-gorria Antxon

Pasaia Kirol Elkarteak partida, omenaldia eta herri bazkaria antolatu ditu. Antxo AF-k, berriz, afaria, bingo solidarioa eta musika.

Antxoko gazte eguneko kamisetaren diseinuak bidaltzeko azken egunak

Pasai Antxoko Gazte Asanblada 2022ko San Ferminetako kamisetarako diseinu bila dabil. Igandera arte bidal daitezke proposamenak.

Gehiago