[Bideoa] Euskaraz mintzatzeko lagun bila?

Bueltan da Mintzalagun egitasmoa. Azarotik aurrera, hirukoteka elkartuko dira mintzalagun eta mintzakideak, elkar-elikatzeko.

olarri lur

[Bideoa] Olarrik 'L-Ur' ikuskizuna taularatuko du urriaren 8an

Oiartzungo ibilbide historikoa irudikatuko dute kiroldegian, lurra eta itsasoa sinbollizatuz. Sarrerak salgai daude, Kastron.

hemenguk azoka

[Bideoa] Udazkenean ere 'hemenguk' direla erakutsi nahi dute Oiartzungo ekoizleek

Hamazazpi ekoizlek beren produktuak salduko dituzte Oiartzungo plazan, urtaro hasieran egingo duten artisauen merkatuan.

San Tomas egunerako motorrak berotzen hasiko dira

Bi urteko hutsunearen ondoren, aurten bai, San Tomas egunaz gozatuko dute herritarrek. Antolaketa lanetan dabilen batzordeak lehen bilera irekia egingo du datorren urriaren 7an.

Kultura eta udazkena, biak indarrez Lezon

Urritik abendura 24 ekitaldi jasota daude Lezoko kultur egitarauaren barruan. Lagun Txartelarekin hainbat abantaila eskura ditzakete lezoarrek.

auzo batzarrak 2022 oiartzun

Ostegunean hasiko dira urteroko auzo batzarrak, Altzibarkoarekin

Urriaren 6an izango da aurtengo bilera sortaren azkeneko saioa. Udalaren eta herritarren arteko elkarlana sustatu nahi dute.

300 kilogramo zabor gutxiago ditu badiak Seabinari esker

Lanean eman dituen bi urte hauetan, 1,45 kg hondakin jaso ditu egunero itsas zakarrontziak. Ezagutza zientifikoa hobetzea ere ahalbidetu du.

Zabala Enea II gaztetxeak 22. urteurrena ospatuko du urriaren 15ean

22 kandela itzaliko ditu eraikinak aurki, eta urteurrena behar bezala ospatzeko egitarau oparoa prestatu du Oreretako Gazte Asanbladak.

Alaia Martin, finalaurrekoetara

Elizondoko finalaurrekoetan izango da oiartzuarra, Txapelketa Nagusiko lehen saioaren irabazle izan zelako larunbatean.

[Bideoa eta galeria] Denak irabazle

Egun euritsuari aurre egin, eta Egiluzeren familia lasterketan parte hartu dute dozenaka herritarrek.

endika loiola

Gari Argote eta Endika Loiola futbol entrenatzaileek saria jaso dute

Entrenatzailearen Egunean, hainbat hitzaldi eta omenaldi antolatu dituzte. Iazko entrenatzaile onenek saria jaso dute.

itturri arratsaldea

Itturri Arratsaldea, ostirala ongi bukatzeko aukera

Oiartzungo merkatari txikien elkarteak aisia eskaintza antolatu du bihar arratsalderako, puzgarri, txokolate jate eta abarrekin.

Donostiako Harrera Sareak futbol entrenatzaile bat behar du

Zazpiko futbol taldeak astean bitan entrenatzen du, Trintxerpeko zelaian. Euren jarduna zuzentzeko boluntario bila dabiltza.

Amatasun eta aitatasunaren erronkei aurre egiteko estrategia positiboak landuko dituzte

'Positiboki hezten: komunikazioa eta asertibitatea' izeneko monografikoa antolatu du hil honetarako udalak, Familia Eskola zerbitzuaren bitartez. Aldez aurretik izena eman beharko da.

Lau ipuin kontaketen bidez ospatuko dute liburutegien eguna

Hilaren 20tik 26ra bitarte barrutiz barruti arituko da Xabier Terrones ipuin kontalaria haren "maleta magikoarekin".

irene nemirovsky

Nemirovskyren 'Arimen maisua' aztertuko du Irakurketa Taldeak

Idazle errusiarraren liburua izango da urriko saioan landuko dutena. Azarorako Eneko Aizpururen 'Bidasoan gora' irakurriko dute.

Odol emaile berriei dei egin diete, Antxon elkartasun keinua egin dezaten

Datorren asteazkenerako prestatu dute odola emateko saioa. Jende gazteari egin diote, bereziki, bertaratzeko deia.

Zaintzadi proiektuaren berri emango du udalak, Alternatiben Oihartzunan

Hilaren 22an "burujabetza eta eraldaketaren" arloan lan egiten duten eragileek bere lana erakutsiko dute. Udala bertan izango da.

ardoa tailerra euskaltegiak

Ardoa euskaraz dasta daiteke

Ardoak bereizten ikasteko tailerra eskainiko du Mikel Salvador adituak eskualdeko euskaltegietan. Hilaren 17tik 28ra bitarte luzatuko dituzte saioak.

'Ispiluak' liburua sortu du Haziak-ek, onarpena eta generoari buruzkoa

Eider Eibarrek ilustratu ditu Nora Barroso eta Nekane Martiarenaren testuak. 1545-k argitaratu du eta herriko haurren artean banatu da.

Gehiago