
Lau proiekturen berri emango dute barrutian. Bat irabazi asmorik gabeko erakunde frantziar batena, eta bertoko eragileenak beste hiruak.

Espainiako Gobernuaren jarrera aldaketa salatzeko mozioak EHBilduren, EAJren eta Elkarrekin Podemos-IU taldeen babesa jaso zuen. PSE-EEk, ordea, aurka bozkatu zuen.

Larunbatean 27 dantzari lehiatuko dira udaletxeko pleno aretoan. Irene Arozena eta Maddi Iradik ordezkatuko dute herria.

Politika publikoak herritarrekin modu partekatuan sortzea eta ebaluatzea izango da behatokiaren helburu nagusia.

Izen-emate epea maiatzaren 5ean hasi eta 19an bukatuko da, eta online formatuan egin beharko da eskolako webgunean.

1973an lehiatu zen azken aldiz estropada hori badiako uretan. Denera 80 ontzi uretaratuko dira datozen larunbat eta igandean Donibanen.

'Ni arduratsua naiz, eta zu?' kanpainak herri garbi, bizigarri eta osasungarria lortzeko garaian herritar guztiek duten erantzunkidetasuna azaleratzea du helburu.

Maiatzaren 13tik 15era egingo dute, estreinakoz, Itzulia Women. Azken etapaz zuzenean gozatzeko aukera izango dute Oarsoaldeko eta Bidasoko kirolzaleek.

Atzoko apirileko ohiko udalbatzarrean udalaren eta Azpeitia Isasa SLren arteko lur-trukaketa adostu zuten. Alkateak "oso positiboki" baloratu du trukea.

Igandekoa "langileria iraultzailearen memoria gurera ekartzeko, egungo proletalgoa borrokara deitzeko eta Kontseilu sozialistak ezagutzera emateko" probestuko dutela esan dute. 18:00etan bilduko dira, Done Eztebe plazan.

600 milioi eurotik gorako aurrekontua du aurtengo planak. Bertaratzeko interesa duten enpresek aldez aurretik izena eman beharko dute.

Egoitz Perezek Ekialdeko torneoa irabazi du. Errenteriako taldeak bere aldetik herri arteko Txapelketako Paleta eta Pala motzeko finalerditako joaneko partidak galdu ditu.

Hilaren 19an (igandea da) izango da emanaldia, Haurtzaro Ikastolako jantokian. Sarrerak dagoeneko eskura daitezke, bost euroan.

Eremua garbitu ondoren 110 metroko hesi bat jarri dute bertan, "hondakinen isurketarik berriz gerta ez dadin". Babes elementuak jarriko dituzte hesi horren aurrean, ibilgailuek apurtu ez dezaten.

Hilerriko zelaian ariko dira segalariak, 18:00etatik aurrera. Heldu, gazte eta haurrek parte hartuko dute larunbatekoan, emakume zein gizonezkoek.

Ekainak 3ko denbora-pasen dinamika martxan da. Saria Mahalako produktuen kaxa da.

Asteazkenean hasiko dute lehia, kontzejupean. Ostegunean ere beste bi partida jokatuko dituzte.

LGTBI+ Komunitatearen Nazioarteko Egunaren kariaz, 'Erre, aldarri bat bertsoz' emanaldiak poesia, antzerkia eta bertsoak uztartuko ditu.

Udal aldizkariaren 12. zenbakia da herriko postontzietan banatzen ari direna. Udalaren webetik ere jaso daiteke.

Lezon atzo hasi ziren Mendekosteak 2022 eta igandera bitarte jai giroan izango da herria.