Atzoko festa gazteena izan bazen, ez hain gazteak dira gaurko protagonista nagusiak. Saltseroen bazkarian hamarka antxotar bildu dira.
Asteazkeneko gauean atxilotu zituzten bi lagunak. Batek taxi gidari bati arma zuriz eraso egin zion, eta besteak, agintaritzaren agente bat erasotu zuen.
‘Trabajadoreen’ memoria historikoa lantzen jarraitzen du Oiartzungo Kattin Txiki elkarteak. Arkalen zegoen barrakoi baten zatia berreraikitzen ari dira, haien bizimodua nolakoa zen erakusteko.
Iaztik poesia eta performancea uztartzen dituen ‘Hitz esana’ ikuskizunarekin biran ari dira. Kolektiboak beren kezkak, gogoetak eta gustuak plazaratzeko espazio bat eskaintzen die.
Laurak Bat Pasaiako Merkatari, Ostalari eta Zerbitzu elkarteak sakelako telefonoetarako aplikazio berria du. Komunitatea osatu eta erosleen fideltasuna saritzea du helburu.
Piztu Lezoren 3x3 V. Txapelketa Herrikoiaren partidak hasi dira. Saskibaloiaren aitzakiarekin, uztaileko arratsaldetan herria girotzea dute asmo. Orotara 32 taldek eman dute izena.
Kontsulta itzazu asteburuan Oarsoaldeko herrietan egongo diren ekitaldiak. Agenda osoa zuretzat eskuragarri.
Oiartzungo Feministen Asanbladak eta Hatzamarkak txosna jarriko dute xanistebanetan. Oraindik txanda batzuk falta dira kubritzeko; harremanetan jartzeko eskatu dute.
Hilaren 13ko goizean errodatuko dute Kilometroak urte osoko festaren kanta. Ondartxon geratu dira, eta zubietara mugituko dira.
Lasa eremuan barrakak jarriko direnez, zenbait aparkaleku egokituko dituzte. Euskadi Etorbidea berriz, hilaren 11n itxiko dute.
Gurutze eta Arraguako pilotalekuetako paretak eta lurreko marrak pintatu dituzte. Iturriozkoa auzoko festen ondoren berrituko dute.
Zazpi partida jokatu dituzte aste honetan kontzejupean. Sei txapelketa herrikoikoak izan dira, eta bestea, Gipuzkoakoa.