Errepublikaren aldeko aldarria lau haizetara zabalduko du Pikoketak

Pandemia garaiak zein ondorengo murrizketek eragindako etenaren ostean, aurten, berriro antolatu du Pikoketa Oarsoaldeko Errepublikazaleen elkarteak errepublikaren aldeko kalejira

[Galeria] Txirrindularitzaren festak herria hartu du

Euskal Herriko Itzuliaren hirugarren etapa abiatu da gaur herritik. 153,9 kilometroko etapari egingo diote aurre txirrindulariek, Villabona-Amasaraino.

'Mater' ontzian badago zerekin gozatu egunotan

Aste Santuko oporrak dituztenentzako kultur eta ingurumen eskaintza prestatu du San Pedroko ontzi museo ekoaktiboak.

[Bideoa] Inoiz egin den ikurrin erraldoiena sortzeko finantzaketa kolektiboa martxan da

Gure Eskuk Tourrerako egin duen deialdiarekin bat egiteko eta ikurrinik erraldoiena sortzeko crowdfundinga iragartzeko agerraldia egin dute hamalau txirrindularik Errenteria-Oreretan.

Porrotx eta Marimotots Antxora ekarriko ditu Papineko Gazteriak

Lehen urteurrena ospatzeko egitaraua antolatu du Antxoko gazte taldeak hilaren 20 eta 22rako. Tartean, pailazoen emanaldia eta sagardotegia.

San Marko gotorlekua ostegunetik aurrera, zabalik

Hilaren 6tik 10era bitarte izango da zabalik, eta aurrerantzean astebururo urriaren erdialdera arte.

Andonaegi zaharberritzeko asmoen berri eman dute

Jaurlaritzak 7 milioiko inbertsioa egingo du auzoko etxebizitzak berritzeko. Udalak ur depositua eraitsi eta aparkalekuak eraiki nahi ditu.

[Lan eskaintza] OARSO BIDASOKO HITZAk komertziala behar du

Interesa duenak bidali curriculuma apirilak 23a baino lehen helbide honetara: oh@hitza.eus

1.080 euroak, negoziaezinak dira

Ez daude prest amore emateko. Gaur ere, kaleak hartu dituzte berriro jubilatu eta pentsiodunek. Helburua, gutxieneko 1.080 euroko pentsioa bermatzea, horrekin bermatuko baitute zahartzaro duina.

Handia da gero

Bigarrenez, 'Egunean Behin' lehiaketako finaleko txapela jantzi du Erik Gartzia oreretarrak.

[Zozketa] Euskal Herria Zuzenean Festibala

EHZ Festibalerako bi sarrera bikoitz zozkatuko dira harpide eta HITZAkideen artean.

bertso afaria martzelina

Martzelinak bertso bazkaria antolatu du ekainaren 18rako

Miren Amuriza eta Jon Maia bertsolariak gonbidatu ditu bertsozale elkarteak. Sarrerak salgai daude Mirenen eta txokolategian.

Sanferminak iragartzeko kartel lehiaketa martxan da

2023ko Antxoko jaietako aldizkariaren azala ere izango da ilustrazio irabazlea. Sariak, 200 euro eta Mimos tabernan bi lagunentzako bazkaria.

egintza oiartzun

OKEk areto futboleko Gipuzkoako finalerako txartela lortu du, penaltietan

Itzuliko partida ere berdindu ondoren, play-offetako azken partida Martuteneren kontra jokatuko du. Mutilen futbol taldeak, garaipen garrantzitsua.

[Denbora-pasak] Astekariko denbora-pasen dinamika (2023-5-19)

Maiatzak 19ko denbora-pasen dinamika martxan da. Saria Oarsoldeko museoetara joateko 4 sarrera dira.

Finalaurrekorako sailkatu da Errenteria

Errenteria eta Andoain sartu dira eta finalaurrekora igaro da Errenteria lau tantoko aldearekin. Finalaurrekoa datorrena steburuan jokatuko dute Debaren kontra. Itzuliko partida berriz, Errenteria-Oreretan izango da ekainaren 4ko asteburuan.

oiartzun urola

Zaleen bultzada behar dute play-offetara sailkatzeko

OKEko gizonen talde nagusiak Urolaren kontra jokatuko du igande arratsaldean. Etxeko azkeneko partida izango da.

Beraun kaleko aparkalekuaren obrak datorren astean hasiko dituzte

Udal frontoiaren ondoan egingo dute aparkaleku publiko berria eta 63 plaza izango ditu.

Biyurri padel txapelketa egingo dute bihar

Oiartzungo kiroldegian 16 bikote lehiatuko dira larunbatean zehar. Lehenak sari potoloa izango du, baina sari sorpresa ere badago.

Zerbitzu publiko "indartsuak" aldarrikatu ditu EH Bilduk

Pasaiako alkategai Teo Alberro eta Esti Elduaien Gipuzkoako Batzar Nagusietarako hautagaia zerbitzu publikoak sendotzeko beharraz aritu dira.

Gehiago