EuskalNaturaren webgunea biziberritzeko, auzolana larunbatean Torrekuan

Errenteria-Oreretako Torrekuan biltzera deitu dituzte interesdunak, 10:00etatik 13:00etara. Edonor joan daiteke.

Santa eskean aterako dira, Trintxerpen, datorren larunbatean

Udal Euskaltegiko ikasle eta irakasleak, Musika Eskolako ikasle, trikitilari eta txistulariekin batera, barrutiko kaleetan barrena murgilduko dira.

Lilatoiko dortsalaren zozketa

33. edizioan parte hartzeko dortsal bat zozkatuko du HITZAk.

Inauterietako larunbatean, herri afaria

Hilaren 18rako inauterietako herri afaria antolatu du Piztu Lezok. Hara joateko txartelak Sotxon eta Tiñelun eros daitezke.

Donibanen edateko ur hornidura moztuko dute gauerditik aurrera

Edateko uraren banaketa-sarearen ikuskapena egin behar du udalak, eta horregatik moztuko dute ur hornidura gaur gauean.

Bixi-Bixiren V. Bertso Saioak Juanba hartuko du larunbatean

Amaia Agirrek gaiak jarriko dizkie Maialen Lujanbio, Alaia Martin, Uxue Alberdi, Andoni Egaña, Amets Arzallus eta Sustrai Colinari.

Oarsoaldeko Eskola Kirola: non eta noiz dira otsailaren 4ko jarduerak?

Oarsoaldeko Eskola Kirola egitasmoaren otsailaren 4ko ordutegiak eskuragarri daude. Horiek HITZAren webgunetik deskarga daitezke.

Kaldereroen desfileak Trintxerpe hartuko du hilaren 12an

Igandeko konpartsa prestatzeko entsegura deitu dituzte lehenengo bizilagunak. Datorren asteazkenean izango da prestakuntza saio hori.

Maite Franko ipuin kontalaria Pasaiako lau liburutegietan izango da

'Zorte txarreko otsoak' kontakizunarekin lau barrutietako liburutegiak bisitatuko ditu, 4 eta 9 urte arteko haurrei ipuinak kontatzeko.

Lezoko EH Bildu: "Aparkaldi mugatuaren neurriak hartzeko ez da azterketarik egin"

Herriko hainbat kaletan aparkaldi mugatua ezartzea onartu zuten joan den asteko udalbatzarrean gobernu taldeko alderdiek. Zalantzak azaldu ditu EH Bilduk.

Gehiago