Asier Fernandez, atleta lezoarra

[Elkarrizketa] "Bihar hau bukatuko balitz, kontent joango nintzateke"

100 metrotako Gipuzkoako errekorra hautsi du lezoarrak, hain justu, bere entrenatzaile Valentin Rokandiok zuen hori. Irakaslea gainditu du ikasleak, 10.38 segundoko marka historikoa ezarrita.

[Erreportajea] Madalenen luxuzko iragarle

Alpargatak urratuko dituzte ehunka dantzazaleek bihar herriko kaleetan, euskal dantza erdigunera ekarrita. Madalenen atarian, txistuarentzat erregistro oro egoki dela erakutsiko dute berriro.

Hilaren 20an, Altzateko babes ofizialeko etxebizitzen zozketa

Behin betikoz zerrendak osatu eta gero egingo dute zozketa. 11:30ean izango da, Gezala Auditoriumean. Itxaron zerrenda ere osatuko da.

udalekuak 2023 oiartzun ondarea

Aisiak ere ondarea ezagutzeko balio duelako

Udalekuetan gai bat lantzen dute urtero, herriarekin zerikusia duen zerbaiti buruzkoa. Aurtengo gaia ondarea izaten ari da; herriko haurrei horren berri ematen diete, hainbat modutan.

[Argazkiak] Karmenak koloretsu eta aldarrikatzaile hasi dituzte

Haurrak izan dira Karmengo Amaren Jaiei harrera egiten lehenak, holy festarekin. Adinekoen duintasuna aldarrikatu dute gero txupinerek.

Baserritarren azokako postuak zozkatuko ditu udalak

Merkatuari bultzada berri bat emateko gainera, sarbide berria egingo du udalak Jose Erbiti kaletik.

udalaren antolaketa berria oiartzun 2023

Udalaren antolaketa berria onartu dute lehen plenoan

Ez ohiko saioa egin dute, plenoen maiztasuna, batzordeak, dedikazioak eta beste zehazteko. Hamabitik hiru batzordera pasatuko dira.

Zinegotzien karguen berri eman du alkateak

Natitxu Etxarrik salbu, EH Bilduko zinegotzi denek nahiz Julen Rodriguezek izango dute batzorderik ardurapean. EAJ eta PSE-EE abstenitu dira.

Ogasunaren aurrean euskaraz serio, eta jatetxeetan euskaraz pozik

Oarsoaldeko Euskara Batzordeak 2022ko errenta aitorpena euskaraz egin dutenen arteko zozketaren irabazleen berri eman du.

zaintzadi auzozainak

Elkar zaintzeko sarea josten hasiko dira, Zaintzadiren bitartez

Auzozainak izeneko figura sortuko dute; hautazkoa ez den bakardadea egoeran dauden pertsonak komunitatera berriro konektatzen lagunduko dute.

Arabara ibilaldia Urdabururen eskutik

Arabako biraren zazpigarren etapa antolatu du urdaburu Mendizale Elkarteak. Hilaren 16an egingo du, larunbatarekin.

Ostiralean Santiago plazan zirkulazioa etengo dute

Plazan egingo duten Euskal Herriko eta Piemonteko dantza tradizionalen emanaldiagatik, zirkulazioa etengo dute arratsaldean.

Aparkalekuarekin dituzten aferak salatuko dituzte bihar Trintxerpen

Bihar, 19:30ean, Trintxerpeko Gernika plazan elkartuko dira arazoaren inguruan asanblada eta manifestazioa egiteko.

gurutzeko festak

Gurutzen datorren asteburuan ospatuko dituzte festak

Ostiral arratsean hasiko dira festak, eta auzotarren afaria izango da ekitaldi nagusia. Larunbatean, herriko taldeen kontzertuak, frontoian.

SOS Arrazakeria Errenteria

Gazte migratzaileentzat tailerrak egingo ditu SOS arrazakeriakek

Migratzaile gazteentzat enplegua mugikor bidez nola topatu ikasteko tailerrak egingo dituzte Orereta-Errenterian.

hiru binaka 2022

Hiru Binaka-rako sarrerak, Landetxen eskuragarri

Ostiralean hiru artista bikotek beraien kolaborazioak erakutsiko dituzte. Doakoa izango da sarrera, baina eskuratu egin behar da, antolakuntza errazteko.

Plata Itsasargirako bidea

Hasi dira Pasaiako Platako itsasargirako bidea berritzeko lanak

Denboraren ondorioz hondaturiko itsasargirako bidea konpontzeko lanak hasi dituzte gaur, eta hilaren 8an amaituko dituztela aurreikusi dute.

Hauteskunde prozesua zabaldu dute Pasai Donibane-Koxtape Arraun Elkartean

Hilaren 20ra arte aurkez daitezke hautagaitzak. Zerrenda bat baino gehiago aurkeztuko balitz, hauteskundeen eguna ezarriko dute egin horretan.

Izena emateko epea zabalik Lezoko Arkirun Pilota Eskolan

Hilaren 18an hasiko dituzte Gazte Mailakoek entrenamenduak, eta benjaminek nahiz kimuek urriaren 3an.

Pasaiako herritarrentzat arreta zuzeneko saioak bihartik aurrera

Hilaren 6tik aurrera, hilabetero lehen eta hirugarren asteazkenean, Pasaiako alkateordeek herritarrentzako arreta saioak egingo dituzte.

Gehiago