botoa oreretan

Herritarrena da hitza

Errenteria-Oreretako 30.507 herritar daude deituak gaur botoa ematera, 2019ko hauteskundeetan baino 202 herritar gutxiago dira. Hamasei hautesleku eta 48 mahai zain dira botoak jasotzeko.

hauteskundeak

12.286 pasaitarrek erabakiko dute nork gidatuko duen herria

Zortzi bozkaleku eta hogei mahai osatu dituzte Pasaian. 2019an baino 181 pasaitar gutxiago daude aurten erroldatuta.

[Argazki galeria] Arratsaldean ere festa giroan jarraitu dute oiartzuarrek

Oiartzungo XXXII. Sagardo Egunean 18 sagar zuku izan dituzte aukeran. Musika, taloak, eta giro ona ez dira falta izan.

[Argazki galeria] Musikaz eta dantzaz blai

Beroak ere ez ditu gelditu lezoarrak Mendekoste Jaien bigarren egunean. Erraldoi eta buruhaundiak, Musika Eskolako bandaren kontzertua eta Lezoko Dantzazaleen emanaldiek herria biziki girotu dute.

[Argazki galeria] Oiartzuarrek irabazi dute desafioaren lehen atala

Sasoi-sasoian heldu dira kirol desafioan parte hartu duten bi taldeak. Errebantxa bi asteburu barru izango da, Lezoko Sagardo Egunean.

las palmeras hotela

Antzerkiarena izango da ekainaren hasiera

Oiartzungo antzerki taldeek ikasturte bukaerako emanaldiak emango dituzte, astelehenetik aurrera. Ekainaren 16rako gala antolatu dute.

V. Pasaiako Dantza Festibala "espazio berriak konkistatzera" dator

Ekainaren 8an hasiko da PDF. Ohi bezala Antxon izango dira emanaldiak, baina agertoki berrietan. Antolatutakoen artean, Murillori omenaldia.

joana mendiburu elkarrizketa hauteskundeak 2023
UDAL HAUTESKUNDEAK 2023. ALKATEGAIEI ELKARRIZKETAK. Joana Mendiburu Garaiar (EH Bildu Oiartzun)

"Gure agintaldia orain arte egindako lanen jarraipen bat izango da"

Joana Mendiburu estreinako aldiz aurkeztuko da hauteskundeetara. EH Bilduren gehiengo absolutuari eustea izango da helburua.

[Galeria] Ikasleen proiektu berritzailez bete dute Don Bosko

DbSariak ekimenaren baitan, Gipuzkoako hamarnaka ikaslek 40 proiektu berritzaile aurkeztu dituzte goizean zehar. Maketa, robot nahiz elikagai osasuntsuak erakutsi dituzte.

Uztailaren 2an Jaizkibel hiribidea ikurrinez bete nahi du Gure Eskuk

Egun horretan, Frantziako Tourra Hondarribitik helduko da herrira, eta mugimendu herritarrak egitaraua antolatu du, 'Euskal Herritik Mundura. Ikurrina errepidera' lemapean.

Altzateko Babes Ofizialeko etxebizitzak esleitu dituzte, behin behinean

Alegazioak egiteko epea datorren astelehenean, hilaren 26an, irekiko da; eta ekainaren 30ean itxiko.

8.000 euro Zaporeak elkartea laguntzeko

Pasa den maiatzean dituzten sukalde suen mugara iritsi ziren, eguneko 2.031 errazio prestatu zituzten, azken zazpi urteetako kopururik handiena.

Enpresen eta pertsonen arteko zubiak eraikitzeko, Harrobiak proiektua

Harrobiak proiektuarekin gizarte bazterketako egoeran edo arriskuan dauden pertsonen egoera sozio-laborala hobetu nahi dute.

Saguzarrak gertutik ezagutzeko aukera Listorreta Abenturak barruan

Aldez aurretik eman behar da izena parte hartzeko, 943 49 50 69 edo 688 89 50 68 telefono zenbakietara deitu behar dute interesdunek.

'Herrian xaltoka', irailera arte oporretan

Xalto pailazoak 'Herrian xaltoka' egitasmoaren barruko hogeigarren bideoa zabaldu berri du. Atseden hartzeko eta eduki berriak prestatzeko baliatuko du oporraldia.

Atzoko partidaren ordutegia

Atzoko Eskuz Pasakako Txapelketaren emaitzak, hemen

Oiartzabal-Arsuaga eta Urbieta II-Urbieta II bikoteek garaipena eskuratu zuten. Gaur lau partida jokatuko dira kontzejupean.

Biharkoa, gau berezia Lezon

19:30ean hasiko da Murixkakoen kalejira, eta 22:00etatik aurrera herriko dantzari helduek suaren inguruan dantzatuko dute.

Gehiago