2024/6

Aparkaleku araudia diseinatzeko pasaitarren proposamenak jasoko dituzte

Barruti bakoitzeko egoera, behar eta aukerak aztertzeko saio irekiak egingo dituzte datozen egunetan. Ekarpenak egitera deitu du Teo Alberro alkateak.

Astilleron hasiko du lehia Hibaikako Gizonen traineruak

Asteburuan hitzordu bikoitza, Hibaikako gionen tripulazioak: Bihar Astilleron (Kantabria) hasiko dute liga, eta etzi, Donibanen ariko dira.

Herri hezitzailea izateko bidean, hasteko, hiru erronka

Herriko eragileek gogoeta prozesua egin dute, Hezkuntza Mahaia eratu eta horrek egin beharreko lanak definitzeko.

Aldaketaren protagonistak direla erakutsi dute gazteek

Mater-ek bultzatutzako Itsas Hondakinen Erronka proiektuaren bukaerako ekitaldia egin zuten atzo. 10 proiektu saritu zituzten, horietako bi Pasaiakoak.

barrakak-xanistebanak-1

Xanistebanetako kanten zerrenda egiteko aukera izango da aurten ere

10 eta 25 urte arteko gazteek hamar kanta ditzakete, eta horietatik zortzi euskarazkoak izan behar dute. Sariak izango dira.

Madalenetako herri bazkarirako txartelak, bihartik salgai

Txartelak 17 euroan salduko dituzte helduentzat, eta 11 euroan haurrentzat. Menu beganoa dago aukeran.

karla lekuona eraberritzea abuztuan

Karla Lekuona zelaia itxuraldatzeko lanak hasiko dituzte abuztuan

Belar naturaleko zelaia artifizial bilakatuko dute, eta argiterian zein sarreran moldaketak egingo dituzte OKEren gotorlekuan.

Jaietarako motorrak berotzen hasiko dira sanpedrotarrak

San Pedro Jaiak ofizialki datorren ostegunean hasiko badira ere, datozen egunetarako ere askotariko ekitaldi eta ekintzak izango dira barrutian.

Euskal mitologia eta nordikoa, eskutik

Mitologia nordikoa eta Euskal Herrikoa uztartu ditu Urtzi Leonet idazleak bere bigarren lana den 'Harrizko errementariak' liburuan. Trilogia osatzeko hirugarren liburua labean du.

sanjoanak, haur danborrada

Astelehenera bitarte, festa nagusi Donibanen

Sanjoanak ospatuko dituzte datozen egunetan Donibanen, jaien maratoiari hasiera emateko. Egitarau oparoa prestatu du Jai Batzordeak.

Etxeak alokatzen iruzur egin duen gizon bat atxilotu dute Pasaian

Etxeak erreserbatzeko dirua eskatu eta desagertu egiten zen alokairu faltsuen proposatzailea, eta guztira 4.000 euro irabazi ditu horrela. Asteartean atxilotu zuen egilea Ertzaintzak.

xanistebanetako gazte eguna

Gazte Eguneko bilera egingo dute gaur

Xanistebanetako egunerako prestaketak finduko dituzte arratsaldean, eta ordurako ardurak banatuko. Elizaldeko frontoian geratu dira.

DYA elkartearen ordezkariei harrera udaletxean

Madalenetan omenduko duten DYA elkartearen ordezkariei harrera egin diete gaur eguerdian Errenteriako Udalean alkateak eta udalbatza osatzen duten alderdietako ordezkariek.

Errenteria "paralisi" egoeran dago PSE-EErentzat

Sozialisten esanetan, EH Bilduk ez du "kudeaketarako gaitasunik", ezta "lidergorik" ere.

karmele mitxelena

Irakurketa Taldeak Karmele Mitxelenarekin bukatuko du ikasturtea

Datorren asteazkenean, hilak 19, izango da azkeneko hitzordua. 'Haragizko mamuak' izango dute hizpide, idazlea bertan izango dela.

Euskara eta aisia lotzeko eztabaida foroa egingo dute aurki

"Zer egin kirolean, kulturan, eta aisialdian euskararen erabilera sustatzeko?" galderaren inguruan ariko dira lezoarrak. Ekainaren 19an elkartuko dira, 18:30ean.

Alaberga eta Erdialdeko Auzo Batzarrak egingo dituzte

Alabergako Auzo Batzarra ekainaren 19an izango da; Erdialdekoa, aldiz, 20an. Bilera hauetan auzokoen kezkak eta premiak bildu nahi dituzte.

Oiarperkoek bi final jokatuko dituzte asteburuan

Herriarteko partidez gain, beste zazpi norgehiagoka jokatuko dituzte. Gazte eta kadeteetako final bana jokatuko dute, bihar.

Nerea Ibarzabal eta haren 'Bar Gloria', gaur, Trintxerpen

Gaur izango da Pasaiako liburutegietako euskarazko irakurketa klubaren azken saioa. 19:45ean izango da, Trintxerpeko liburutegian.

kabaret orgasmikoa

Plaza plazerez beteko du Kabaret Orgasmikoak, hilaren 21ean

Oiartzungo Gazte Sortzaileek kabaret emanaldia antolatu dute hurrengo ostiralerako. Sarrerak salgai daude.

Gehiago