2024/10

Harrera Astean elkarbizitza, herri kohesioa eta inklusioa nagusi

Igandean (hilak 27) izango da Harrera saioa. 12:00etan herriko plazan elkartuko dira, eta Arizmendieneara joango dira erraldoi txikiekin.

Genozidioa eteteko eskatu dute

Gaza erdigunera ekarri zuten atzo Euskal Herriko 178 herritako plazetan. Errenteria-Oreretako Herriko Plazan hamarka herritar bildu ziren genozidioa salatzeko.

Genozidioa gelditzeko eskatu dute oiartzuarrek

Gernika-Palestina deialdi herritarrak deituta, Palestinaren aldeko elkarretaratzeak egin zituzten atzo Euskal Herriko 178 herritan; Oiartzunen, kasu.

Palestina aske nahi dutela aldarrikatu dute pasaitarrek

'Genozidioa stop' lemapean bildu ziren atzo Donibaneko udaletxe parean, Palestina Gernika Herri Ekimenak deituta.

"Salbu al gaude, akaso? Bihar gu izan gintezke"

Palestinako genozidioarekin bukatzeko oihu ozena atzo Lezon. Palestinar jatorriko herritarrek hitza hartu dute.

goiatz labandibar zoo

Goiatz Labandibarren Zoo liburua, zilarrezkoa

Gipuzkoako Liburu Denden Elkartearen Zilarrezko Euskadiko saria irabazi du oiartzuarrak

Oarso Bidasoko Hitza

Antzerki Ametsetan, talde amateurrei gorazarre egiteko

Antzerki topaketa hilaren 25etik 27ra izango da, Gezala Auditoriumean. Orotara, lau emanaldiz osatutako programazioa eraiki dute.

Iñigo Legorburu, genero beltzean ere maisu

Plentziako Javier Abasolo genero beltzeko kontakizunen lehiaketa irabazi du errenteriarrak.

Alaia Martin, finalerdietara

Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako Eibarko final-laurdenekoa irabazi du oiartzuarrak, eta Manu Goiogana irundarra bosgarrena izan da. Atzo Oreretan izan zen final-laurdenetako saioa.

'Artea' antzezlana PUAJera batu da

Datorren hilaren 26an Golden Apple Quartet taldeak utzitako hutsunea beteko dute Txalo Produkzioak-eko hiru aktoreek.

Fanderiako futbol zazpiko zelaiko belar artifiziala aldatu dute

Zelai horrek hogei urte bete ditu, eta eremu horren baldintzengatik, esku hartzea "beharrezkoa" zela adierazi du udalak.

Gaztelekuak ezagutzeko gonbita, puzgarri eta jokoekin

Hilaren 18an Beraungo gaztelekua eta 25ean Gabierrotakoa sakon ezagutzeko aukera izango dute 13-17 adin tartekoek.

Hilaren 27an, Trintxer Mendi Taldearen XXXI. Ibilaldi Neurtua

Ohikoa duten bezala, Mendiola eta Ulia artean egin behar dute bidea partaideek. Ondoren bazkaria egingo dute Trintxer elkartean.

Argindarraren faktura ulertzeko tailerra Lezon

Gaur (osteguna) egingo dute tailerra, 18:30ean hasita. Bertaratuko direnei argindarraren azken faktura eramateko eskatu diete.

Etxebizitza mahaia deitzeko eskatu dio PSE-EEk EH Bilduri

Alderdi politiko guztien ordezkaritza izango duen mahaia osatzea erabaki zela duela zorti hilabete Udal Etxebizitza Planaren barruan esan dute sozialistek, eta oraindik ere ez dela osatu.

"Genozidioa stop!", Lezon

Gernika Palestina herri ekimenaren deialdiari jarraituz, elkarretaratzea deitu dute astelehenerako herrian.

"Jendeak eskertu egin du Oiartzunen horrelako ekitaldi bat egitea"

Haurdunaldiko, Erdiondoko eta Jaioberrien Heriotzen Dolua Ikusgai Egiteko Mundu Eguna zen atzo. Egoera berdinean dauden edo bizi izan duten familiei babesa erakusteko, argazkia atera zuten.

Gehiago