
Bihar kanporaketak egingo dituzte, eta igandean finalak. Galiziako A Pobra do Caramiñal herrian izango dira estropadak.

Hamabi galderako inkesta bat prestatu du Errenteriako Udalak herritarrek parte hartzeaz eta gobernantzaz duten iritzia jakite aldera.

Oiartzungo kultur agendaren itxura aldatu dute herriko ekintza guztiei leku egiteko asmoz. Maiatzean, orotara, 84 ekintza izango dira.

Maiatzaren 9, 10, 11 eta 12an Pasaia Itsas Festibala dela eta, Lurraldebuseko lineak eta Pasaiako motorra indartuko dituzte.

Gurekin Auzo Elkarteak antolatuta, hilaren 30etik maiatzaren 5era arte ospatuko dira Iztieta eta Ondartxoko jaiak.

Herriko merkatariei zuzendutako tailerra da, eta helburua egunerokotasuneko genero rolak eta estereotipoak identifikatzea da.

Urdaburu Mendizale Elkarteak hiru eguneko Ipar martxako irteera antolatu du Logroñora ekainaren 7tik 9ra. Izen ematea zabalik dago.

Errenteriako Musika Kultur Elkarteak antolatuta, Errenteriako Musika Bandaren gidaritzapean ariko dira Herri Arte Eskolako Bandako ikasleak.

Barnealdetik hiru barku ezagutzeko aukera izanen da maiatzaren 10etik 12ra, eta beste bitan itsas zeharkaldiak egin ahalko dira.

Sanmarkosene eta Jesusen Bihotza egoitzetako egoerak argi gorria piztu du. Langile faltak gainkarga ekarri die beharginei, eta ezinezko bihurtu erabiltzaileei zaintza duina ematea. Protestak hasi dituzte.

Adin txikikoek gurasorik gabe joan nahi badute, baimen berezia eskatu beharko dute.

Datorren martxoaren 23 gauean lekukoa eramango dutenek hitzordua dute larunbat eguerdian. Biteri plazan ateratako dute argazkia.

Asteartean deitu ditu herritarrak odola ematera Lau Haizetara Euskaltzaleon Topaguneak, Merkatuzarren.

Lankidetza hitzarmena sinatu berri dute bi aldeek lehen aldiz. Albaola klubaren esanetara jarri da, "egungo mailari eutsi ahal izateko finantzaketa lortzeko behar duen guztian laguntzeko".

2024ko Kirol Gala jasoko du Donibaneko Juanba Berasategi aretoak. Bertaratzeko asmoa duten pasaitarrek aurretik jakinarazi beharko dute.

Bihar izango da emanaldi horien artetik lehena; Herri Arte Eskolak emanaldia egingo du Madalenaren ermitan. 19:00etan.

Inauteriak pasata, bi ohar helarazi dituzte: datorren urterako Trapujale arropak prestatzen joatea eta taldean parte hartzea, ideia berriak eta laguntzaile gehiago izateko.

Antxoko Kultur Etxeak jasoko du biharko emanaldia. 'Euskaldunen jatorria, historia eta irria' izeneko bakarrizketa eskainiko du umoristak.

Lezo Euskal Herriko Musika Eskoletako piano ikasleen arteko topaketaren egoitza bilakatu zen larunbatean. Martxotik maiatzera, 17 ekitaldi gehiagoz gozatuko dute lezoarrek.

Oiarpeko pilotariek 21 norgehiagoka jokatu dituzte asteburuan, eta gehienak irabazi dituzte (11). Gaur itxiko da jardunaldia, beste partida batekin.